Eskerrik asko danori!!
Category : Orokorra
Aupa Ekipo!!
Hemen nago lasterketaren zain. Eguraldi aurreikuspen guztietan euria eta hotza eman dute domekarako. Niri ez jata hori txarto etorten, baina jeitsierak arriskutsuagoak izango dira, beraz kontuz ibili beharko gara. Aurrekoan azaldu nizuen zelakoa zen bizikleta ibilbidea, benetan polita, baina baditu jeitsiera pare bat oso-oso arinak eta euriarekin kontuz ibili beharko gara.
Bi egun falta dira. Gaur bizarra kendu, bizikleta puntuan jarri eta batzarrera joango naz. Batzar horietan azalduko dute nola egin behar den dena lasterketa egunean. Hainbat hizkuntzatan egiten dute baina euskaraz eta erdaraz ez!! beraz, inglesekora joan beharko naiz. Ia zeozer ulertzen dodan.
Bihar nire suporterrak datoz. Petxada ederra hartuko dute. Eurei eskerrak ematzen nahi dizkiet, asko lagunduko didatelako. Eta baita hortik animoak bidaltzen dizkidazuen guztioi. Baita entrenatzen lagundu dizazuen guztioi eta nola ez, baita ere, goienkalen birratxo batzuk hartzen deshidratazioari aurre egiten lagundu didazuen guztioi!! Brazada bakoitzean, pedalkada bakoitzean eta pausu bakoitzean zuen indarrak nabarituko ditut.
Eskerrik asko!!