HASI NEUGAZ ARINEKETAN ¡¡
Category : Orokorra
Kirola, tradizionalki, beti izan da garapen pertsonala gauzatzeko bidea, hots, norbera gainditzeko grina, pertsonarekiko errespetua, limiteak gainditzea, autodisziplina, etab. Hauek dira kirolaren bidez pertsona orok lortu nahi dituen ezaugarriak. Nire proposamena hainbat geraldi arineketan egiteko antolatzea da, eta horren ondorioz jendeak ohitura har dezala.
Kirola praktikatzeko taldetxo bat edo beste pertsona bat behar duten neska edo emakumeei zuzenduta dago. Dudarik gabe mundu guztiari eta maila ezberdinei irekita dago. Aukera asko daude, baina beti esan dut arineketan egitea dela errezena: ordutegirik gabe, material gutxirekin, edozein leku eta ordutan praktikatu daitekeena…
Anima zaitezte eta aprobetxatu aukera hau beste jende batekin batera hasteko, mundu hau ezagutzeko, lasterketa herrikoietara joateko, erretzeari uzteko, berbalagun bezala edo betikotasunetik irtetzeko.
Informazio gehiago / Más Información www.gurutzefrades.com