Apirilak 13-14ko asteburua!! Mugarra Triatloiko Kideak ez dira podiumetik jaisten!
Category : Orokorra
Normala den moduan jada, asteburu honetan ere lasterketak izan ditugu penintsula osoan zehar. Zapatuan Errioxan duatloi bat zegoen eta Gorka Bizkarra bertara hurbildu zen lasterketa egitera. Azkoitian ere beste duatloi bat korritzen zen eta bertan MugarraTT-ko bi kide izan genituen. Domekan aldiz, Elche-n Ironman Erdiko lasterketa bat korritu zen eta Castron ziklismo martxa klasiko bat egin zen.
Errioxako lasterketan, Gorka Bizkarrak podiumaren gorenera igotzea lortu zuen bere arerio guztiei irabaziz. Bere lehenengo garaipena delarik duatloi modalitatean. Zorionak Gorka!!
Azkoitian, taldekoak diren Ibon Campo eta Juan Bediaga hurbildu ziren lasterketa egitera. Biak lasterketa ona burutu zutelarik. Ibonek 2 ordu 21minutu eta 4 segundo behar izan zituen lasterketa burutzeko eta Juanke aldiz, 2 ordu 22minutu eta 36 segundo behar izan zituen. Zorionak bioi!
Domekan Castro-Castro martxa klasikoa izan zen eta bertara ekipoko hainbat kide hurbildu ziren, denok oso pozik eta osorik bukatu zutelarik proba. Zorionak guztioi!
Domekan ere, Elchen Ironman erdiko distantzia duen triatloi bat korritu zen. Bertara, Gurutze Frades eta Roberto Corujo hurbildu ziren. Gurutzek podiumaren bigarren postua lortu zuen, lasterketa oso ona burutuz. Roberto 23. Sailkatzea lortu zuen maila absolutuan, baina esan beharra dago lasterketan oso nibel handia zegoela Triatleta PRO askorekin. Zorionak bioi!
Gogoratu hurrengo asteburuan apirilak 21ean, gure taldeak lasterketa bat antolatzen duela Durangon. Hiru modalitate desberdinetan: 10km korrika, 5km korrika eta 10km patinetan. Inskripzioak eta lasterketaren informazioa link honetan dituzue: http://www.kirolprobak.com/competicion_ficha.php?id=705
OHARRA: Lasterketaren egunean ezin dira inskripziorik egin. Inskripzioak internetetik soilik egin ahal dira!! Internetarekin arazoak dituzten jendearentzako, lasterketara apuntatzeko beste aukera bat eman nahi dugu eta hurrengoa da: Apirilak 18an, Gure Kabia tabernan 19tatik 20:30ak bitartean apuntatu ahal zarete lasterketara. Animatu!