Maiatzak 4-5 eko asteburuko kronika!
Category : Orokorra
Asteburu honetan Euskal Herriko triatloi zirkuituari ekin zaio, Bermeoko triatloia ospatuz. Frantzian ere, saint Pee-n beste triatloi batzuk korritu dira eta Saloun Ironman distantzia erdiko triatloi bat ospatu zen. Guzti horietan MugarraTT-ko kideak izan genituen bertan eta postu onak lortuz.
Bermeoko triatloiarekin hasiz, bertan Mugarra Triatloi taldeko 11 kide izan genituen. Gorka Bizkarrak klasifikazio jeneralen 5. sailkatzea lortu zuen, honen ostean 41. postuan Unai Arbulu kadetea gelditu zen Kadete mutileko mailan 1º postua lortuz. Gaizka Arizmendiarrieta 92. sailkatu zen, Ander Lejarazu 104. postuan, Yon koldo Urien 118. sailkatu zen bere kategorian “beterano 2 mailan” 2. postua lortuz. Alfonso Medelak 130. postua lortu zuen, Iker Villanuevak 151. eta David Cerverak 176. postuan sailkatu zen. Lehenengo hiru mutilen denborak gehituz, Mugarra Triatloi Taldea mutilen taldekako sailkapenean 6. sailkatzea lortu zuen. Neskekin jarraituz, Elena Asenjo 10. Sailkatzea lortu zuen neska guztien artean eta “beterana 1 mailan” 2. Postua lortu zuen. Amaia Egurenek ere 2. Postua lortu zuen “junior nesken mailan” eta Lide Azuetak aldiz, kadete nesken artean onena izatea lortu zuen. Hiru nesken denborak gehituz, Mugarrako neskak podiumaren gorenera igo ziren taldekako sailkapenean. Zorionak guztioi lasterketa oso ona burutu zenutelako!
Saloun, Mugarra Triatloi taldeko hiru pertsona izan genituen bertan eta oso postu onak lortu zituzten hirurek. Gurutze Frades lasterketako garaile izatea lortu zuen neska guztien artetik, Jone Aizpurua podiumetik oso gertu geratu zen, nesken sailkapen jeneralean 4. postu oso on bat lortuz. Mutilen artean nibel asko izan lasterketan eta gure taldekoa den Roberto Corujok, 11. postu absolutuan sailkatzea lortu zuen 1200 pertsona baino gehiago izan zirelarik proban. Zorionak hiruroi!
Senperen asteburu luze bat izan da bertan. Lasterketa asko korritzen ziren bertan. Gorka Bizkarrak Bermeoko triatloiaz aparte, senpereko sprint eta olinpiko triatloiak ere korritu zituen. Sprint triatloian 2. sailkatzea lortu zuen Gorka Bizkarrak eta Txema Chavez-ek 116. sailkatzea lortu zuen. Olimpikoan aldiz, Gorka Bizkarrak entrenamendu gisa hartu zuen eta 22. sailkatzea lortu zuen. Serafin Bereziartua “Txelak” 49. sailkatzea lortu zuen, Gonzalo Barturen 102 garren , Ibon Campo 113 garren , Pablo Erleaga “Turbok” 121 garren, Iskandar Alberdi 197 garren eta Beñat Lopez 234 garren. Zorionak guztioi egin zenuten lasterketagatik!!