Aurreko asteburuetan emaitza onak Mugarra Triatloi Taldearentzako!
Category : Orokorra
Aurreko asteburuetan MugarraTTko kideek triatloi desberdinetan parte hartu zuten. Gorka Bizkarrak bi triatloietan hartu zuen parte aurreko bi asteburuetan, bietan 3. absoluto moduan helmugaratzea lortu zuelarik. Beraz, oso emaitza onak lortu zituen. Zorionak Gorka! Bertan irakurri dezakezue berak idatzitako kronika lasterketei buruz:
http://gorkabizkarra.blogspot.com.es/2013/07/podium-3-en-el-triatlon-de-sierra-nevada.html
http://gorkabizkarra.blogspot.com.es/2013/07/nuevo-podium-3-en-el-triatlon-de.html
Aurreko Igandean berriz, Gasteizen Ironman distantziako lasterketa bat ospatu zen eta bertara Mugarra Triatloi Taldeko jende asko joan zen bai animatzera zein parte hartzera. Taldekako sailkapenean, gure taldeak 2. sailkatzea lortu zuen. Zorionak ekipo!
Hortaz aparte, hori ez zen izan podiumera igo ginen momentu bakarra, Gurutze Fradesek neska profesional guztien artean 2. sailkatzea lortu baitzuen ere. Zorionak Gurutze egin duzun denboraldiagatik!
Roberto Corujok ere lasterketa bikaina burutu zuen eta mutil guztien artean 7. sailkatu zen, emaitza ezin hobea lortuz. MugarraTTko beste partaideek ere euren helburuak bete zituzten, beraien ametsak burutuz. Ondorengoak izan ziren Mugarrako beste kideak: Gonzalo Barturen, Pablo Erleaga, Luis Mari Bereziartua, Jose Angel Domingo, Ignacio Iraurgi, Iskandar Ormaetxea,Iskandar Alberdi, Yon Koldo Urien, . (izenen bat ahazten bazait, abisatu mesedez.) Zorionak denoi Makinas!!