Otsailak 8, lehenengo duatloia! Gurutze nesketan IRABAZLE eta Oier mutiletan BIGARREN!
Category : Orokorra
Atzo tenporadako lehenengo duatloia ospatu zen Ermuan. Sprint modalitateko duatloia izen zen, non partehartzaileek; 5km korrika, 20km bizikletan eta 2,5km korrika egin behar izan zituzten lasterketa amaitzeko. Hasiera baten ematen zuen eguraldiak aguantatu egingo zuela, baina lasterketa hasi eta berehala euria hasi zuen eta lasterketa osoa euripean egin behar izan zuten partehartzaileek.
Mugarra Triatloi Taldeko 6 pertsona hurbildu ziren bertara karrera korritzera: Gurutze Frades, Oier Ariznabarreta, Amaia Eguren, Aitor Olivares, Ibon Campo eta Gaizka Arizmendiarrieta.
Gurutzek lasterketa bikaina burutu eta garaipena lortu zuen. Zorionak Gurutze!
Oier Ariznabarretak garaipena eskuetan eduki zuen, baina azkeneko sprintean bigarren tokian sartu zen helmugara. Zorionak Oier!
Amaia Egurenek Junior Emakume kategorian lehenengo postua lortu zuen baita ere. Zorionak Amaia!
Taldeko beste mutilek ere lasterketa ona burutu zuten. Pertsona askok lasterketa bertan behera utzi behar izan zuten, bai hiportemiengatik zein bizikletako zatian lurrera erortzeagatik. Guztirra 116 pertsonak amaitu zuten lasterketa non gure taldekideak ondorengo postuak lortu zituzten. Aitor Olivares 51. , Gaizka Arizmendiarrieta 58. eta azkenik Ibon Campo 79. Zorionak hirukote!