Otsailak 15, Sopelanako Duatloia! Oier Ariznabarreta irabazle!
Category : Orokorra
Atzo denboraldiko bigarren duatloia ospatu zen Sopelanan, partaideek 5,2km korrika 19km bizikletan eta beste 2,6km korrika egin behar izan zituzten proba amaitzeko. Ermuan gertatu zen bezala, proba euripean egin behar izan zuten eta momentu konkretu baten txingorpean baita ere. Proban Euskadiko kategorien txapelketa zegoen jokoan.
Mugarra Triatloi Taldeko 8 pertsona hurbildu ziren bertara proba burutzera: Oier Ariznabarreta, Alfonso Medela, Julen Iruarrizaga, Amaia Eguren, Lide Azueta, Luis Mendarte, Aitor Olivares eta Gaizka Arizmendiarrieta.
Oier Ariznabarretak mutil guztiei irabazi eta lasterketako garaipena lortu zuen. Zorionak Oier!
Neskekin jarraituz, bai Lide zein Amaiak kadete eta junior emakumezko kategorietan garaipena lortu zuten. Beraz, Euskal Herriko irabazleak dira beraien kategorian duatloi sprint distantzian. Zorionak neskak!
Alfonso Medelak ere lasterketa ona burutu eta Junior gizonezko kategorian 3. sailkatzea lortu zuen. Zorionak Alfon!
Aitor Olivares eta Gaizka Arizmendiarrietak 49 eta 48. postuetan helmuga zeharkatzea lortu zuten. Guztira 230 bat mutil egon zirelarik. Zorionak bikote!
Luis Mendartek ere bere lasterketa egin eta oso pozik amaitu zuen lortutako emaitzaz. Zorionak Luis!
Eta dena ezin denez hain polita izan, eguneko notizi txarra Julen Iruarrizagak eman zigun, bere estrenaldian ezin izan zuen lasterketa amaitu, kalanbreak zirela eta. Hurrengoan lortuko dozu Julen, Animo!
Datorren astean Mungiako Duatloia ospatuko da. Hurrengo asterarte!