Martxoak 14ko asteburua. Oier txapeldun Morcinen eta Oñatiko duatloia!
Category : Orokorra
Gaur bi duatloietan hartu dute parte gure taldekideek. Alde batetetik Oier Ariznabarretak Morcingo duatloia korritu du eta beste alde batetik 9 pertsonak Oñatiko duatloia korritu dute.
Morcingo duatloia, Espainiako duatloi elite txapelketara klasifikatzeko lasterketa zen. Oier Ariznabarreta bertara klasifikazioa bilatzen joan da eta lasterketa irabazi eta gero klasifikazioa lortu du. Zorionak Oier!
Beste alde batetik Oñatik ondorengoak korritu dute: Irene Loizate, Oihana Garcia, Irea Gallastegui, Unai Arbulu, Paul Bereziartua, Txela Bereziartua, Adrian Rodriguez, Gorka Pagonabarraga, Eneko Goñi eta Alfonso Medela.
Irene Loizatek nesken absolutu kategorian laugarren sailkatzea lortu du eta lehena sub23 nesken kategorian. Zorionak Irene!
Oihana Garciak nesken absolutu kategorian bederatzigarren sailkatzea lortu du. Zorionak Oihana!
Irea Gallasteguik nesken absolutu kategorian hamabigarren sailkatzea lortu du eta lehena kadete nesken kategorian. Zorionak Irea!
Unai Arbuluk mutilen absolutu kategorian 26. sailkatzea lortu du eta bigarren junior mutilen kategorian. Zorionak Unai!
Paul Bereziartuak mutilen absolutu kategorian 29. sailkatzea lortu du eta lehena kadete mutilen kategorian. Zorionak Paul!
Txela Bereziartuak mutilen absolutu kategorian 38. sailkatzea lortu du eta lehena beterano 1 mutilen kategorian. Zorionak Txela!
Adrian Rodriguezek mutilen absolutu kategorian 76. sailkatzea lortu du eta hirugarren junior mutilen kategorian. Zorionak Adrian!
Gorka Pagonabarragak mutilen absolutu kategorian 113. sailkatzea lortu du eta bigarren kadete mutilen kategorian. Zorionak Gorka!
Eneko Goñik mutilen absolutu kategorian 119. sailkatzea lortu du eta hirugarren kadete mutilen kategorian. Zorionak Eneko!
Alfonso Medelak berriz, ezin izan du lasterketa amaitu bizikletak eman dizkion arazo batzuengatik. Animo Alfon!
Taldeka neskak irabazle izatea lortu dute eta mutilek laugarren tokia lortu dute. Zorionak ekipo!
Hurrengo asteburuan Gernika, Zornotza eta Altsasuko duatloietan parte hartuko dugu.