Gorlizko triatloian kronika!
Category : Orokorra
Guztira 11 taldekide hurbildu dira Gorlizko triatloia egitera. Sprint distantziako triatloia izan da. Igeriketan 750 metro baino gehiago egin behar izan dituzte gure taldekideek, bizikletan 29km eta amaitzeko 5km korrika egin behar izan dituzte. Hauek izan dira gure taldekideak: Paul Bereziartua, Gaizka Arizmendiarrieta, Alfonso Medela, Nerea Fernandez, Unai Arbulu, Lide Azueta, Txela Bereziartua, Irea Gallastegui, Iskandar Ormaetxea, Ander Lejarazu,Aitor Olivares eta Jose Manuel Gonzalez.
Guztira 343 mutilek bukatu dute lasterketa eta 42 neskak.
Paul Bereziartuak 14. sailkatzea lortu du mutilen artean eta lehenengo kadete gizonezkoen kategorian. Zorionak Paul!
Gaizka Arizmendiarrietak 23. sailkatzea lortu du mutilen artean. Zorionak Gaizka!
Alfonso Medelak 29. sailkatzea lortu du mutilen artean. Zorionak Alfon!
Nerea Fernandezek 30. sailkatzea lortu du nesken artean eta lehenengo kadete emakumezkoen kategorian. Zorionak Nerea!
Unai Arbuluk 31. sailkatzea lortu du mutilen artean eta lehenengo junior gizonezkoen kategorian. Zorionak Unai!
Lide Azuetak 37. sailkatzea lortu du nesken artean eta lehenengo junior emakumezkoen kategorian. Zorionak Lide!
Txela Bereziartuak 40. sailkatzea lortu du mutilen artean. Zorionak Txela!
Irea Gallasteguik 42. sailkatzea lortu du nesken artean eta hirugarren kadete emakumezkoen kategorian. Zorionak Irea!
Iskandar Ormaetxeak 112. sailkatzea lortu du mutilen artean. Zorionak Iskandar!
Ander Lejarazuk 240. sailkatzea lortu du mutilen artean. Zorionak Ander!
Aitor Olivaresek 248. sailkatzea lortu du mutilen artean. Zorionak Aitor!
Jose Manuel Gonzalezek igeriketa nahasi baten ostean ez zuen bizikletako kortea pasatzea lortu. Baina hala ere bere kabuz lasterketarekin jarraitu eta amaitzea lortu zuen. Zorionak Manuel!
Taldeetako sailkapenean, Mugarra Triatloi Taldeak hirugarren sailkatzen lortu du mutilen taldeen artean. Zorionak!
Datorren asteburuan Mimizanera asteburua pasatzera taldekideekin! Aupa MugarraTT!!
You must be logged in to post a comment.