Durangoko 9. Duatloia – Kronika

Durangoko 9. Duatloia – Kronika

Category : Orokorra

Mugarra Triatloi Taldeko hainbat kideentzat goizetik hasi zen Durangoko 9. Duatloia ospatu zen eguna. 10etan hasi genituen Duatloi eguneko prestaketa lanak; boxetako hesiak, dortsalak banatzeko guneak, bidegurutzeen antolaketa, anoa-poltsak, eta bertan egon ezean, burutik pasatzen ez diren mila kontu.

Ordubata inguruan gonbidapenik ez zuen bakarra agertu zen, euria, eta bertan gelditu zen proba guztiak zailtzeko asmoarekin.

13:30tan hasita, umeen probak burutu ziren: infantil, alebin eta benjamin-aurrebenjaminenak.

« of 17 »

15:30tan, emakumezkoak abiatu ziren, eta ordu laurdena beranduago gizonezkoak. Ia 200 partaidek ibilbideko hotz era euriari aurre egin zioten, eta hotza izan zen, helmugan ere gehienen ahotan entzuten zen hitza.

Emaitza ezin hobeak lortu zituen Mugarra Triatloi Taldeak, gizon zein emakumezkoen lasterketak irabazi baikenituen: Gurutze Fradesek (02:04:25) batetik eta Oier Ariznabarretak (01:46:28) bestetik. Taldekide ditugun Iker Villanueva eta Jose Ángel Domingo ere bertan izan ziren.

Gurutze eta Oier Durangoko 9. Duatloiko irabazle.
Gurutze eta Oier Durangoko 9. Duatloiko irabazle.

Lasterketak amaituta, dena jasotzeari ekin genion. Eskerrik asko proba hau posible egin duzuen guztioi!

Boxeak jasotzen
Boxeak jasotzen

Duatloian ateratako hainbat argazki eta bideo hemen dituzue:

Aipamenak:


Artxiboa