Durangoko 9. Duatloia – Kronika
Category : Orokorra
Mugarra Triatloi Taldeko hainbat kideentzat goizetik hasi zen Durangoko 9. Duatloia ospatu zen eguna. 10etan hasi genituen Duatloi eguneko prestaketa lanak; boxetako hesiak, dortsalak banatzeko guneak, bidegurutzeen antolaketa, anoa-poltsak, eta bertan egon ezean, burutik pasatzen ez diren mila kontu.
Ordubata inguruan gonbidapenik ez zuen bakarra agertu zen, euria, eta bertan gelditu zen proba guztiak zailtzeko asmoarekin.
13:30tan hasita, umeen probak burutu ziren: infantil, alebin eta benjamin-aurrebenjaminenak.
15:30tan, emakumezkoak abiatu ziren, eta ordu laurdena beranduago gizonezkoak. Ia 200 partaidek ibilbideko hotz era euriari aurre egin zioten, eta hotza izan zen, helmugan ere gehienen ahotan entzuten zen hitza.
Emaitza ezin hobeak lortu zituen Mugarra Triatloi Taldeak, gizon zein emakumezkoen lasterketak irabazi baikenituen: Gurutze Fradesek (02:04:25) batetik eta Oier Ariznabarretak (01:46:28) bestetik. Taldekide ditugun Iker Villanueva eta Jose Ángel Domingo ere bertan izan ziren.
Lasterketak amaituta, dena jasotzeari ekin genion. Eskerrik asko proba hau posible egin duzuen guztioi!
Duatloian ateratako hainbat argazki eta bideo hemen dituzue:
- Letamendia – Argazkiak – Facebook Durangoko Duatloi Txikia
- Letamendia – Argazkiak – Facebook Durangoko Duatloia. Lehen sektorea.
- Letamendia – Argazkiak – Facebook Durangoko Duatloia. Bizikletan
- Letamendia – Argazkiak – Facebook Durangoko Duatloia. Azken sektorea + Podiuma
- Ramon Beitia – Bideoa – Facebook Antes de la carrera. IX Duatlón Durango 2016
- Ramon Beitia – Bideoa – Facebook Duatlón Durango 2016
- Capturasport.com – Argazkiak – Duatlón de Durango 2016
Aipamenak:
- Gorka Bizkarra – Duatlon de Durango! 13º, mucho frió!
- Alberto Díaz – IX. Duatlón de Durango – Durangoko IX. Duatloia 2016
- durangon.com – Oier Ariznabarreta y Gurutze Frades dejan en casa las txapelas del Duatlón de Durango
- dotb.info – Gurutze Frades y Oier Ariznabarreta vencen en el Duatlón de Durango.
You must be logged in to post a comment.