Bilboko Triatloia 2016 & Brasilgo Ironmana
Category : Gurutze Frades Lasterketak
Gure txikiak Lekeition larunbata goizean ibili diren bezala, arratsaldean Bilbon ibili dira “nagusiak” egurrean. Bi distantzia aukeran, “distantzia erdia” eta “olinpikoa”.
“Half distance” edo distantzia erdikoan, 1.9km egin dituzte ugerrean, 90km bizikletan eta maratoi erdia (21km) lasterrean. Txomin, Txela, Luis, Aitor Olivares, Beñat, Ernesto, Alberto San Anton eta Jon Borrajo izan ditugu bertan leian. Hemen sailkapenak.
Distantzia olinpikoan, 1.5km egiten dira uger, 40km bizikletan eta 10km lasterrean. Gure taldekide Iskandar, Jone, Berasa, Manu Gonzalez eta Elena izan ditugu bertan. Hemen sailkapenak.
Ez da makala gure taldeak izan duen parte hartzea Bilbon… 13 lagun! Zorionak guztioi!!!
Bilbon ateratako argazki batzuk:
Festak.com webgunetik ateratako zenbait argazki:
rtve.es gunean ere, eman dute Bilboko triatloiaren berri: Triatlon Internacional de Bilbao 2016
Guretik urrutiago, Brasilen, Gurutze Fradesek Konako (Hawai) Ironmanerako (2016/10/08) behar zituen azken puntuak eskuratu ditu Florianopolis-en. Eta ez nolanai… hirugarren postua eskurtatu du Guruk!
ZORIONAK GURU!!
You must be logged in to post a comment.