Zarautz eta Donostiako Triatloiak

Zarautz eta Donostiako Triatloiak

Category : Lasterketak

Aurreko asteburuan, ekainaren 11-12an, hainbat kirol hitzordu izan genituen. Iskander Menorcan izan genuen, 25km. ur zeharkaldian, beste hainbat kide Zarautz eta Donostiako triatloietan izan ziren eta txikienak ere, Zarautzko triatloi txikian jo-ta-fuego ibili ziren.

Larunbatean Zarauzko Triatloi ospetsua ospatu zen. Distantzia erdiko proba, 2.9 km uger, 81 km bizikleta gainean eta 20 km lasterrean. Jone Aizpurua, Iskandar Alberdi, Elena Asenjo, Luis Mari Bereziartua, Jon Borrajo, Ibon Campo eta Ernesto Garcia izan genituen bertan.

Elenaren esanetan, lasterketa polita izan zen, eguraldia lagun, animazio handikoa eta maila handiko triatleta asko zegoenez, karrera azkarra. Entrenamentu ordu askoren fruitua jaso zutela gaineratu zuen Elenak, eta norbera ezeze, taldekideak ere bikain aritu zirenez, pozarren.

Probaren sailkapena, triatloi.org orrian.

Hemen egunean ateratako zenbait argazki:

« of 9 »

Ekainaren 12an, igandean, Zarautzen ere, Triatloi txikia ospatu zen. Bertan Eneko Letamendia, Aitor Iraurgi eta Unax Hormaetxeak hartu zuten parte.

Hemen zenbait argazki:

Ekainaren 12an ere, Donostian, Donostriku Sprint Triatloia ospatu zen. Sprint nuerrikoa izanik, 750 metro igerian, 20 km bizikletan eta 5 km lasterrean burutu beharra zegoen. Bertan izan genituen Irea Gallastegi, Gorka Pagonabarraga, Josu Kortabarria, Eneko Goñi, Ander Goñi eta Jose Manuel Gonzalez.

Aurreko urterarekin alderatuta, bizikleta sektorean zegoen aldaketa; Igara auzotik, Igeldora igo behar izan zuten partaideek. Proba amaituta, hainbatek esan zuen aldapa gogorra eta luzea izan zela. Anderrek, bere blogean ere idatzi du probaren inguruko kronikatxo bat.

Probaren sailkapena, triatloi.org orrian.

Hemen zenbait argazki:

« of 10 »

Artxiboa