Bizkaiko Kross Txapelketa 2017
Category : Lasterketak Mugarra Triatloi Taldea
Urtarrilaren 15ean ospatu zen Abadiñoko Zelaieta auzoan Bizkaiko Kross Txapelketa, atletismo federazioak eta Abadiñoko Sekulebedarra taldeak antolatuta.
Gureak, talde ezberdinetan aritu ziren; Durangaldea Running talde gisa: Lide Azueta, Irea Gallastegi, Gorka Pagonabarraga, Bittor Altube, Telmo Barrutia eta Roberto Corujo. Irene Loizate eta Gurutze Frades BM Bilbao taldearekin.
Durangaldea Running-en Facebook orritik jaso ditugu honako sailkapen hauek:
Junior Mailan, Lide Azueta, 13. postuan, taldeka urrezko domina lortu zuelarik. Gizonezko kadete mailan, Telmo Barrutiak 13. postua eskuratu zuen. Emakumezko jubenil kategorian, Irea Gallastegik jada oso lokazuta zegoen zirkuitoare meta 35. postuan gurutzatu zuen. Mutil jubenilak talde mailan zilarrezko domina lortu zuten; Gorka Pagonabarraga 11. helmugaratu zen eta 32. lekuan Bittor Altube. Maila absolutoan, Roberto Corujo 43. postan sartu zen.
BM bilbaok egin duen kronikatik, hau jaso dugu: Gurutze Frades 6. postuan (29:34) helmugaratu zen emakumezkoen kategoria absolutoan eta Irene Loizatek lehen postua (29:40) lortu zuen promesas kategorian.
Emaitza guztiak, honako helbide honetan.
Hemen egunean jasotako argazki batzuk:
https://www.facebook.com/media/set/?set=a.1197805196968030.1073741848.100002156823903&type=3