II. Emakumeen lasterketa
Category : Orokorra
Azaroaren 25an ospatuko da II. Emakumeen Lasterketa, Durangoko Ezkurdi Plazan.
Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna izanik, ezabatu beharra dagoen jarrera hori salatuz, gure kaleak morez jantzi nahi ditu antolakuntzak.
Bi lasterketa egingo dira, bata 16:45tan 1600 metrotakoa, eskolako neska-mutil eta lasterketaren xedearekin bat egin nahi duen ororentzat, gizon zein emakume. Lasterketa nagusia berriz, 17:00tan burutuko da eta 5 kilometrotako luzeera izango du. Lasterketa nagusian emakumeek bakarrik hartuko dute parte eta maila absoluto, beterano, junior eta jubeniletan sariak izango dira.
Izen emateak:
Lasterketa laburra (1600m):
Azaroaren 20tik 24ra Andragunean edo egunean bertan 15:30tatik aurrera lasterketa hasi baino 30 minutu lehenagorarte. Euro baten truke “EMAKUMEENGANAKO INDARKERIARIK EZ” pegatina jasoko du partaide bakoitzak.
Lasterketa nagusia (5km):
- Izen ematea, www.kirolprobak.com webgunean 2017/11/24 baino lehen edo ANDRAGUNEAN azaroaren 21etik 23ra arte: 10€
- Egunean bertan: 12€
Lasterketa nagusian izena emandakoak kamiseta bat jasoko dute dortsalarekin batera.
You must be logged in to post a comment.