Hiru triatloi

Hiru triatloi

Hiru proba: Pasai Donibaneko sprint luzeerako V. triatloia, Zauzko Triatloia eta Australian ospatutako Cairns Ironamana.  Distantziak ere hiru, sprinta, Ironman erdia eta Ironman osoa.

Pasaira joandako mugarrakide gehienak kadete eta juniorrak ziren, Zarautzen berriz, beterano bi izan genituen eta azkenik Australian Gurutze Frades aritu zen. Hasiberriak batzuk, triatloia afizio gisa bizi dutenak bigarrenak eta profesionala hirugarrena.

Pasaia Donibanen Paul Bereziartua (JNM), Aiala Garro (CDF), Nerea Fernandez (JNF, Telmo Barrutia (CDM), Unai Villagrasa (CDM), Oier Bedilauneta (CDM), Aitor Iraurgi (CDM), Jon Grande (SUB23M), Eneko Letamendia (CDM) eta Ander Sarriugarte (CDM) izan genituen. Kadete mailan, Aialak lehen postua lortu zuen eta Telmok hirugarrena. Juniorretan, Paulek bigarrena eta Nereak hirugarrena.

Pasai Donibaneko sprint triatloia 2018. Gure partaideak.

Hemen Emi Letamendiak ateratako zenbait argazki

Zarautzeko triatloi ospetsuan, partaide bi izan genituen, Pablo Erleaga eta Josu Kortabitarte. Josuk lasterrean ari zela proba utzi beharrean aurkitu zen, baina datorren urtean bertan izateko asmoa du.

 

Eta amaitzeko, Australia aldean, Gurutze Fradesek laugarren postua eskuratuta, Konarako sailkapena lortu du hirugarren urtez jarraian.

Gurutze Fradea, 4. Caernsko (Australia) Ironmanean. Argazkia: @gurutzefrades

Artxiboa