Gazteentzako Triatloi Probak
Category : Lasterketak Mugarra Triatloi Eskola
Gazteen triatloi “denboraldia”-k aurrera jarraitzen du, eta datozen asteetan hainbat proba ospatuko dira toki ezberdinetan. Besteak beste, “Triatloia Maite Dut” egitasmoarekin bat egin duten bi proba hauek:
- Ekainak 29, larunbata: Ordizian, Ordizia Triatloi Taldeak antolatua.
- Uztailak 7, igandea: Markina Xemein, Alarabi Triatloi Taldeak antolatua.
IZEN-EMATEA proba eguna baino lehenago egitea beharrezkoa da. Beraz, sartu www.niktri.eus webgunean eta eman izena. Bertan topatuko dituzue “Triatloia Maite Dut” lelopean antolaturiko triatloi txiki guztiak.
Partaideentzat opariak “Triatloia Maite Dut” probetan
- Kamiseta
- Igeriketako txanoa
- Baserria KM0 hanburgesa bandeja eskuratzeko tiketa, …
“Triatloia Maite Dut”
Guztiak elkarlanean gazteek esperientzia aberasgarriak bizi ditzaten
“Triatloia Maite Dut” ekimenak, gazteen artean triatloia sustatzea du helburu, eta aisialdian, euskaraz, kirola egiteko aukera eskaintzea. Triatloiaren bitartez laguntasuna, izaera aktibo eta positiboa, ohitura osasungarriak eta beste hainbat balio transmititu baitaitezke.
Ekimenaren atzean heziketan eta kirol jardueren antolaketan eskarmentu handia duen lantaldea dago Nik Tri triatloi elkartea, Arazi, Kutxa Fundazioa, eta Fitgüne, Eusko Jaurlaritzaren euskara departamentuaren, Baserria KM0 eta Catalana Occidente aseguru etxearen babesarekin. Guztion nahia “Triatloia Maite Dut” lelopean antolatzen diren jarduera pizgarri hauek ahalik eta gazte gehiengana heltzea da.
Aurten, hainbat triatloi taldek egitasmoarekin bat egin dute, Mugarra, Antxintxika, Ordizia edo Alarabikoak, esate baterako. Guztion artean, triatloi sarea indartu, familientzat plan apartak sortu eta gazteengana esperientzia aberasgarriekin heltzea lortuko dugu.
You must be logged in to post a comment.