Otsailak 23-24 asteburuko lasterketetan ere emaitza onak Mugarra triatloi taldeko kideentzat!!!

Otsailak 23-24 asteburuko lasterketetan ere emaitza onak Mugarra triatloi taldeko kideentzat!!!

Category : Orokorra

Aurreko zapatuan, otsailak 23, Mungiako Duatloia ospatu zen eta bertara Mugarra triatloi taldeko 12 kide joan ziren. Domekan aldiz, Arrigorrian, 4.8km tako lasterketa bat ospatu zen eta bertara gure taldeko Gorka Bizkarra joan zen.

Mungiako duatloiagaz hasita, lasterketa ona burutu zuten gure taldeko kideek. Aipatu beharrekoa da, Irene Loizate neska guztien artetik 2. Absoluto klasifikatu zela eta Junior mailan lehenengo postua lortu zuela baita.  Amaia Egurenek, Junior kategorian bigarren postua lortu zuen Irenen atzetik eta Lide Azuetak aldiz, kadete mailan bigarren postua lortu zuen. Hiru nesken emaitzak gehituta, Mugarrra Triatloi Taldeak lehenengo postua lortu zuten nesken kategorian taldeka.

 

Mutilekin jarraituz, Unai Arbulu podiumaren gorenera igo zen kadete kategoria mailan eta Yon Koldo Urien txapelduna izan zen veterano 2. mailan. Iker Villanuevak aldiz, hirugarren posizio lortu zuen Junior kategorian. Gorka Bizkarra 8.absoluto gelditu zen 140 bat mutilek hartu zutelarik parte. Gonzalo Barturen, Aitor Olivares eta Ibon Campok ere lasterketa ona burutu zuten.

 

Dena ez zen ondo irten mugarra triatloi taldeko kideentzat, arazo txikiak ere izan baitziren. Igor Atutxak naiz eta lasterketa amaitu, bizikletako zatian lurrera erori zen eta nahiko minduta bukatu zuen lasterketa. Ander Lejarazuk aldiz, ezin izan zuen bukatu lasterketa, bizikletako zatia bukatzerakoan eta korrika egitera hastera zihoanean, hotzez kikilduta baitzegoen eta ezin zen mugitu ere egin.

Zorionak Mugarrako kide guztiei zuen lasterketagatik!!

Domekan, arrigorriagako lasterketan, Gorka Bizkarrak hartu zuen parte eta 3. Postua lortu zuen lasterketan. Zorionak Gorka!!

Bertan uzten dizuegu Gorkak bere asteburuari buruz idatzi duena bere blogean: http://gorkabizkarra.blogspot.com.es/2013/02/fin-de-semana-completo.html

Hurrengo asteburuan Eibarko Duatloia tokatzen da eta bertan hainbat mugarra ere izatea espero dugu. Gero eta gutxiago falta da guk prestatzen dugun Durangoko Duatloirako, izen emateak www.triatloi.org orrialdean egiten dira eta lasterketari buruzko informazioa ondorengo linkean daukazue: https://www.mugarratt.com/duatloia/

Animatu zaitezte!!


Log out of this account

Leave a Reply

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Artxiboa