MugarraTT-ko kideak sari asko irabazi dituzte Martxoak 23-24 ko asteburuan! Aupa MugarraTT!!
Category : Orokorra
Asteburuan proba asko egon dira; Nafarroan Altsasuko duatloia jokatu zen, Gipuzkoan Azkoiti-Azpeiti oinezko lasterketa eta Bizkaian Ermuko duatloia zein Zornotzako duatloia jokatu ziren. Proba guzti horietan Mugarrako kideak izan ziren bertan.
Altsasuko duatloiarekin hasiz, bertan Mugarra Triatloi Taldekoa den Gorka Bizkarrak 5. postua lortu zuen klasifikazio jeneralean. Proban nibel asko egon zen, beraz, 5. postu horrek meritu asko dauka. Zorionak Gorka!
Ermuako probarekin jarraituz, 9 MugarraTT kide izan ziren bertan. Gurutze Fradesek lasterketa oso ona burutu zuen hasieratik amaierara, nesken sailkapeneko lehengo postua lortuz. Irene Loizate junior emakume mailan irabazlea izan zen eta bere atzetik Amaia Eguren sailkatu zen, biak mugarrako kideak direlarik. Lide Azueta emakume kadete mailan ere irabazlea izan zen. Neskak podiumaren gorenera igo ziren taldekako sailkapenean. Unai Arbulu ere kadete mutilen mailan, irabazlea izan zen. Roberto Corujo,Ander Lejarazu, Igor Atutxa eta Alfonso Medelak ere lasterketa ona burutu zuten naiz eta podiumera ez igo. Zorionak guztioi!
Mugarra Triatloi Eskolako txikienak ere beraien lasterketa egiteko aukera izan zuten Ermuan goizean. Ume guztiek lasterketa ona burutu zuten, eta oso ondo pasatu zuten goiza. Paul Bereziartuak irabaztea lortu zuen argazkian ikus dezakezuenez. Zorionak ume guztiei baita!
Azkoitia-Azpeitia maratoi erdiko distantziako lasterketa bat da, 21km korritzen direlarik bertan. Lasterketa oso famatua da eta ia 1000 pertsona izan ziren bertan. Mugarra Triatloi Taldeko 3 pertsona izan genituen bertan: Txema Chavez, Ibon Campo eta Gorka. Hirurek beraien erritmoan egin zuten lasterketa, pozik bukatu zutelarik. Zorionak hiruroi!
Zornotzako duatloiarekin amaituz, bertan taldeko 12 kide izan genituen. Unai Urien, Serafin Bereziartua(Txela), Aitor Olivares, Asier Rementeria, Ibon Ortueta, Kepa Ortueta, Pablo Erleaga, Gorka Bizkarra, David Cervera, Alberto Garcia, Ekaitz Kortazar eta Jose Miguel Lakuntzak egin zuten Zornotzako duatloia. Gorka Bizkarrak zapatuko postua hobetu zuen eta 4. postuan sartzea lortu zuen jeneralean, Unai Urienek 23 urtez azpiko mailan irabazlea izan zen eta Txela beterano 1 mailan 3. Postuan sailkatu zen. Mugarra taldekako sailkapenean 4.postuan geratu zen, podiumaren ateetan. Beste denek lasterketa oso ona burutu zuten eta pozik bukatu zuten lasterketa. Zorionak guztioi!