Maiatzak 25eko asteburua, MugarraTT podiumean berriz ere!
Category : Orokorra
Aurreko asteburuan Hondarribiko triatloia ospatu zen larunbatean. Bertan Mugarra Triatloi taldeko 7 kide izan genituen parte hartzen. Ander Lejarazu, Lide Azueta, Amaia Eguren, Unai Arbulu, Gaizka Arizmendiarrieta, Alfonso Medela eta David Cervera.
Lasterketa larunbat arratsaldean 5etan ospatu zen, lehenengo emakumeak irten ziren eta 15 minutu beranduago gizonak. Triatloia sprint modalitatean korritzen zen, 750 metro igeri +20km bizikleta + 5km korrika.Lasterketa hasi eta segituan, Lide Azueta lurrera erori eta belaunean esginze bat sufritu zuen. Animo Lide, zaindu eta sendatu hainbat arinen!
Beste parte hartzaileei dagokionez, Unai Arbulu izan zen taldeko lehen sailkatua, helmuga 43. postuan pasa zuelarik. Kadete mutilen kategorian 2. gelditu zen sailkapenean. Gaizka Arizmendiarrieta bere ostean 44. postuan sartu zen helmugara. Alfonso 100. posizioan, David 120. eta Ander 130. gelditu ziren. Guztira 400 mutil baino gehiagok hasi zuten lasterketa, beraz Mugarrako mutilek lasterketa oso ona burutu zuten. Amaia Eguren 22. sailkatu zen neska guztien artean eta Junior Emakume mailan, lehenengo postua lortu zuen podiumaren gorenera igoz. Zorionak guztioi!
Hurrengo larunbatean Ondarruko triatloia ospatuko da eta bertan 19 Mugarra Triatloi kide izango ditugu bertan. Animo denoi!