Ekainak 8-9 ko asteburua!
Category : Orokorra
Aurreko asteburuan Zarauzko triatloia eta Donostiko triatloia korritu behar ziren, baina ematen duenez eguraldiak ez duela hobera egin nahi, ez zen horrela izan. Zarauzko triatloia, duatloi modalitatera bihurtu behar izan zuten eta Donostiko Triatloian antolatzaileek lasterketa bertan bera ustea erabaki zuten.
Duatloia 9 kilometro korrika-82km bizikletan(oso gogorrak)- 14 kilometro korrika izan zen. Gure taldeko 7 pertsonak hasi zuten lasterketa eta 6k bukatu zuten lasterketaren gogortasuna zela eta. Hauek izan ziren lasterketa bukatu zuten taldekideak: Gorka Bizkarra, Jon Koldo Urien, Luis Ignacio Bilbao, Jon Borrajo, Ibon Campo eta Ibon Ortueta. Helmugan orden horretan sartu ziren eta ondorengo postuetan: 25,94, 251, 256,258 eta 423. Zorionak guztioi!