Uztailak 6-7ko asteburua! Gurutze Fradesen garaipena!:)

Uztailak 6-7ko asteburua! Gurutze Fradesen garaipena!:)

Category : Orokorra

Pasa den asteburuan bi triatloia izan genituen, lehenengoa Garain eta bestea Getxon. Biak ironman erdiko distantziapean korritu ziren. Bertara Mugarra Triatloi taldeko hainbat kide hurbildu ziren bai parte hartzera zein animatzera.

Asteburuko lehen lasterketa Garaiko III triatloia zen. 2km igerian, 90km bizikletan eta 21km korrikako lasterketa bat izan zen. Espainia osoko triatloirik gogorrena izango da ziurrenik, bere aldapak direla eta. Lasterketa bukatu zuten  Mugarra triatloi taldeko kideak ondorengoak dira: Ekaitz Kortazar, Jose Javier Abad, Gorka Bizkarra, Luis Ignacio Bilbao, Asier Rementeria, Juan Bediaga, Jose Ricardo Guezala, Txema Chavez, Jose Mari Serna y Alberto Garcia. Zorionak denoi lasterketa hain gogorra bukatzearren!

Txema Serna Garain!
Txema Serna Garain!

Igandean berriz Getxoko extreme-man lasterketa korritu zen. 1,9km igerian, 80km bizikletan eta 21km korrikako lasterketa bat izan zen. Bertara ere MugarraTT-ko kirolari asko hurbildu ziren. Lasterketa bukatu zutenak ondorengoak dira: Roberto Corujo, Gurutze Frades, Pablo Erleaga, Iskandar Ormaetxea, Francisco Javier Berasaluce, Ernesto Garcia eta Xabier Miota. Aipatu beharra dago Roberto Corujo mutilen artean 6. Onena izan zela eta Gurutze Frades nesketan lehenengo postuan gelditu zela. Zorionak denoi!

Hemen uzten dizuegu Gurutzen kronika:  http://gurutzefrades.com/2013/07/10/victoria-en-el-extreme-man-de-getxo/

AUPA MUGARRATT!!

Gurutze Getxon!
Gurutze Getxon!

Log out of this account

Leave a Reply

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Artxiboa