Bermio eta Mallorcan
Category : Lasterketak
Aurreko asteburuan, hainbat Mugarrakide Bermeoko X. Campos Triatloia – Rafa memorialean izan dira. Eguraldia lagun, sprint luzerako triatloian (750m uger – 24 km bizikletan- 5 lasterrean) parte hartu dute ondorengo txapeldun hauek: Irene Loizate, Paul Bereziartua, Nerea Fernandez, Irea Gallastegi, Gorka Pagonabarrga, Bittor Altube, Josu Kortabarria, Eneko Goñi, Beñat Lopez, Unai Villagrasa eta Aner Gerrikagoitia.
300 triatleta baina gehiagok osatutako proba, 23 urtez azpiko Ander Okamika (1:10:50) eta triatloira itzuli den Virgina Berasategik (1:18:32) irabazi dute.
Gure neska-mutilak ere fin ibili dira: emakumezko kadeteetan, Nerea Fernandez lehena (1:54:24) eta Irea Gallastegi bigarrena (1:57:59). Gizonezko kadeteetan, Paul Bereziartua lehendabizikoa (1:16:56). 23 urtez azpiko emakumetan, Irele Loizate txapeldun (1:28:51).
Hemen emaitza guztiak eta egunean ateratako hainbat argazki:
festak.com gunetik ateratako zenbait argazki:
Gurutze Frades ere lanean izan dugu Mallorcan. Sierra Nevadan prestaketak egin ondoren, 8. postua lortu du Mallorcako Ironman 70.3 proban (4:45:26), hotz eta euripean. Kona Point Ranking delakoan (KPR) 180 puntu gehiago lortu dituenez (lehendik 4000 ditu pilatuta), gero eta gertuago du urrian ospatuko den Konako (Hawai) mundiala. Aurreko denboraldietan, 4500-5000 puntu behar izan dira emakumeentzat eskura dauden 35 plazaren bat lortzeko. Hurrengo zita, 3 aste barru, Brasilgo Ironmana. ANIMO!!!
You must be logged in to post a comment.