Lau haizetara
Category : Lasterketak
Maiatzaren 14-15eko asteburuan batean eta bestean ibili dira gureak: Gorliz, Mimizan, Águilas (Murcia) eta baita Landako urtegi inguruan.
Gorliz Badiako X. Triatloiean izan ditugu Irene Loizate, Irea Gallastegi, Ibon Campo eta Igor Acedo. Irenek (01:20:11) laugarren postua lortu du emakumezkoen sailkapen orokorrean eta lehen postua 23 urtez azpiko kategorian. Ireak (01:44:50) ere lehen postua lortu du kadete kategorian. Hemen sailkapenak.
Proban jasotako zenbait argazki:
Mimizanen ere hainbat kide izan dira proba ezberdinetan. Distantzia olinpikoan Txema, Antton eta Alberto. Sprint-ean, Matxalen, Manu eta Jon. Azkenik, 10-13 urtekoen mailan, Paule, Udane, Unai, Aidan eta hirugarren postua eskuratu zuen Oxel.
Hemen bertan ateratako zenbait argazki:
Txela – Paul Bereziartua eta Unai Villagrasa, Águilas-en (Murcia) izan dira Espainiako Duatlon eta Triatlon-sprint txapelketan. Txelaren esanetan, oso giro onean burutu da txapelketa eta bertaratutakoen maila altua nabarmedu du. Hemen emaitzak. Mugalari.infon ere eman du Txelak Aguilasen berri.
Zenbait argazki:
Eta azkenik, Gurutze Fradesek Brasilgo Ironmanaren prestaketan darrai. Arabako lautada inguruan bizikletan ibili da. Bere esanetan:
17:50 terminado el último entreno de bici largo antes del Ironman de Brasil.
A la mañana no las tenìa todas conmigo de que pudiera sacarlo adelante. La lluvia y la fatiga me lo han puesto difìcil.
Pero ya esta! Buen entreno por la llanada Alavesa y reponiendo fuerzas en el Etxezuri de Landa.
You must be logged in to post a comment.