Sopelako XI. Duatloia
Category : Lasterketak
Otsailaren 20an burutu da Hirubi-Sopelako Triatloi Taldeak antolatutako Sopelako XI duatloia. Eguraldi paregabearekin, 260 kirolarik ekin diote sprint distantziako duatloi honi (5km lasterrean, 20 bizikletan eta beste 2.5km lasterrean).
Mugarra Triatloi Taldeko 10 kide izan ditugu bertan: Oier Ariznabarreta, Paul Bereziartua, Aitor Olivares, Txela Bereziartua, Iker Villanueva, Gorka Pagonabarraga, Eneko Goñi, Bittor Altube, Unai Villagrasa eta Irea Gallastegi.
Kadete mailan, Paul eta Ireak lehen postua lortu zuten. Probaren emaitzak, hemen.
Prentsan aipamenak:
You must be logged in to post a comment.