Almansa eta Donostian
Category : Lasterketak Mugarra Triatloi Taldea
Triatloi sasoia amaitzear dagoen honetan, oraindik ere badabiltza gureak batera eta bestera. Batetik, Almansan (Albacete), autonomia arteko Espainiako Triatloi Txapelketa ospatu zen ekainaren 24-25ean, eta bestetik, Donostian, Onditz Oroituz triatloi olinpikoa ekainaren 25ean.
Euskadiko selekzioak deituta, Aiala Garro, Irea Gallastegi, Paul Bereziartua eta Irene Loizate izan genituen Almansan. Aiala, Irea eta Paul kadete mailan aritu ziren eta Irene 23 urtez azpiko mailan.
Inguruko komunikabidetan ere eman dute gure kirolarien berri:
- dotb.eus | Cuatro triatletas de Mugarra TT en el Campeonato de Triatlón con Euskadi
- Mugalari.info | El futuro de la selección de Euskadi de triatlón pasa por el Mugarra
Almansan ateratako hainbat argazki hemen
Hasieran aipatu bezala, Donostian ere izan zen Mugarrakiderik lehian. Juan Bediaga eta Manolo Gonzalez (aka “el presi”) izan genituen bertan.
You must be logged in to post a comment.