Nizako Ironmana, Elenaren lorpena

Nizako Ironmana, Elenaren lorpena

Uztailean burutu zen Nizako Ironman ospetsua. Bertan izan genituen Jon Urien, Luis Bilbao, Txema Chavez, Ernesto Garcia, Iskandar Alberdi eta Elena Asenjo. Ez da makala Ironman bat prestatzea; Triatletak, 3.86 kilometro egin beharko ditu igeriketan; bizkletan 180 km eta azkenik, zapatillak jantzi eta maratoi oso bat korrika, 42.195 kilometro.

Elena Nizako Ironmanean. Argazkia: Susana Etxebarria

Elenari Nizan bizitakoak hitz batzuk eskatu dizkiogu. Hemen gure txapeldunak idatzitakoa:

Lerro batzuk zuentzat, nirekin egon zareten guztientzat, finisher izaten lagundu didazuen guztientzat. Izen zerrenda luzea da benetan, horregatik, gureta ere, ezin guztiak aipatu inor ahaztu barik. Taldekideak, lankideak, lagunak, hurbilekoak, urrunekoak, familia…

Lortutakoari hitz bat eman beharko banio, ikaragarria hitza izango litzateke. Ikaragarria 48 asteko bidea, esperientzia, sentimendu eta pertsonak. Nik ez dut inoiz ikusi nire burua Ironman batean, “niretzat distantzia hori larregi da” edo “nik ezin dut horrelakorik egin” modukoak aipatzen nituen, baina azkenien…eta ondiño ez dakit oso ondo zelan, pasa den uztailean guztiz fidatzen naizen bi pertsonekin batera, nire zalantzei eta beldurrei aurre egin eta ideia ero honi forma ematen hasi nintzen/ginen.

Bidea oso luzea eta oso gogorra izan da: eguneroko talde lana, lorpen eta helburu txikiak jartzen, ikaragarrizko bizipena izatera eraman naute. Bai, ikaragarria! nik lortu dut, bizikletan eta korrikan hain txarto aritzen den honek, zalantza handiak zituen honek, bai nik,
lortu dut.

Lasterketa egunera heltzeko lan handia egin dugu, nik eta ondoan izan ditudan pertsonak, aipatutako 48 aste horietan danetarik egon da, eta orain…. Lorpen handi baten ostean…

Eskerrik asko!

Eeeeeeeeeeee finisherra naz.

Elena Nizako Ironmanean helmugaratzen. Argazkia: Susana Etxebarria.

Artxiboa