II. Emakumeen lasterketa

II. Emakumeen lasterketa

Category : Orokorra

Azaroaren 25an ospatuko da II. Emakumeen Lasterketa, Durangoko Ezkurdi  Plazan.

I. Emakumeen Lasterketa – Durango

Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna izanik, ezabatu beharra dagoen jarrera hori salatuz, gure kaleak morez jantzi nahi ditu antolakuntzak.

Bi lasterketa egingo dira, bata 16:45tan 1600 metrotakoa, eskolako neska-mutil eta lasterketaren xedearekin bat egin nahi duen ororentzat, gizon zein emakume. Lasterketa nagusia berriz, 17:00tan burutuko da eta 5 kilometrotako luzeera izango du.  Lasterketa nagusian emakumeek bakarrik hartuko dute parte eta maila absoluto, beterano, junior eta jubeniletan sariak izango dira.

Izen emateak:

Lasterketa laburra (1600m):

Azaroaren 20tik 24ra Andragunean edo egunean bertan 15:30tatik aurrera lasterketa hasi baino 30 minutu lehenagorarte. Euro baten truke “EMAKUMEENGANAKO INDARKERIARIK EZ” pegatina jasoko du partaide bakoitzak.

Lasterketa nagusia (5km):
  • Izen ematea, www.kirolprobak.com webgunean 2017/11/24 baino lehen edo ANDRAGUNEAN azaroaren 21etik 23ra arte: 10€
  • Egunean bertan: 12€

Lasterketa nagusian izena emandakoak kamiseta bat jasoko dute dortsalarekin batera.


Artxiboa