Maiatzaren 12a, Amorebieta eta Iruñean

Maiatzaren 12a, Amorebieta eta Iruñean

Zapatuan, leku bitan izan genituen gure kirolariak. Batzuk Amorebieta-Etxanon, taldekako erlojupeko lehen duatloian eta besteak Iruñean, Half luzerako triatloian.

Mugarra Triatloi Taldeko talde bi aurkeztu ziren Amorebietan, biak ere gazteak (kadete eta juniorrak). Mutilez osatutako taldean, Paul Bereziartua, Telmo Barrutia, Unai Villagrasa, Eneko Gonzalez eta Aitor Iraurgi lehiatu ziren. Nesketan,  Nerea Fernandez, Maider Fernandez, Aiala Garro eta Uxue Letamendia. Paul birritan lurrera jaustea nahiko ez eta, Telmo eta Nereak bizikletako katea apurtu zuten… hori da egurra ematea!

Hemen Ona Onarik ateratako zenbait argazki:

Zapatuan ere, Iruñean, hainbat mugarrakidek parte hartu zuten half luzerako triatloian. Allozeko urtegian burutu ziren igeriketako 1900 metroak. Bertatik, bizikleta hartu eta haize gogorra etsai zutela 85 kilometro egin ondoren, Iruñeko Gaztelu Enparantzara. Bizikletak utzi, lasterrai ekin eta 19.5 kilometro burutu behar.

Honako hauek izan genituen Iruñean: Jone Aizpurua, Gorka Garitonandia, Jon Urien, Jon Ander Mitxelena, Pablo Erleaga, Luis Bilbao, Iñigo iraurgi eta Mikel de Miguel. Jone Aizpurua lehen sailkatua izan zen bere adin taldean (GE 40-44 F), Jon Urien ere (GE 55-59 M). Gorka Garitonandiak hirugarren postua lortu zuen bere adin-taldean (GE 45-49 M) eta Mikel de Miguelek bigarrena (GE 50-54 M). Zorionak danori!!

Hemen Susana Etxebarriak ateratako zenbait argazki:

 

Hemen Naike Ereñozagak Iruñean ateratako zenbait arkazki


Artxiboa