Un poquito de por favor

Un poquito de por favor

Category : Orokorra

Aupa ekipo,

Azken egunotako polemikari amaiera jartzeko asmotan idazten dot. Alde batetik ezer onik ez dakarrelako eta bestetik girue gaiztotu egiten dalako.

Nire iritziz, danok dekozue arrazoi puntu bat. Alde batetik, animetan dogunien ez dogu ezer bueltan espero behar, bertan egoten gara gure doguleko eta gustetan jakulako. Egixe da halan da be, korritzen goazenien ez dala ezer kostetan besterik ez bada, bekainagaz keinutxo bat egitea bide ertzean daudenei. Dana dala, batzuten ez gara konturatzen noz diren ezagunak animetan dabienak eta noz ez. Bakoitzak jakingo dau zelan konpetitzen dauen (a kara perro, en plan patxanga, lagunek eitten,…) eta zelan animetan dauen (txilizoak eginez, txaloak eginez, lehenengoei bakarrik, lehenetik azkeneraino,…) danak dira zilegizkoak. Beraz, bakoitzak jakingo dau zein dan bere estiloa. Beraz, gora bihotzak ta animoak danori!

Nik oferta bat egingo dotsuet, wiskik esan daben moduen ondiño lekutxo bat dauka autokarabanan Zurich-era etorteko asteburu honetan, bada etortzen danari, keinu txikienean ere nire bihotz guztia eta esker on guztia emango diot. Ta gogoratu Natascha Badman-ek Mugarrakoentzako bota zigun sinaduran zer jartzen zuen:For Mugarra Triatloi Taldea, smile every day!

P.d.: Batzutan batzuk animatu guran botaten dabien “vengaaaa…” horrek ez du batere animetan. Normalean atzean goazenok jasotzen dugu venga mota hori ta badakit zertaz nabilen.

Ondo segi


Artxiboa