Saludos desde Luzerna
Category : Orokorra
Aupa Ekipo,
Berriro hemen. Suitzako kanpingetan wifi-a topau dot orain arte eta horregatik nabil txapie soltetan. Gainera hemen zeregin handiegirik ez da ta gainera gureko kañarik ez dau (hurrenguen toki ekarriko dot kopiloto moduen, nire aittek fregaue eitten baino ez daki…).
Gaur Bernan esnatu gara. Kampinean neoprenoa jantzi errekara salto egin ta pistinetararte uger eitten. 2 km 7 minututan, brazara gainera, munduko errekorra!! Ez, ez pentsau makina bat naizenik korrontiek zerikusia euki dau eta!! Gero dohainik eta erreka onduen euezan piztineta 1550 metro egin dodaz (50 metroko piztinan). Ondoren zapatilak jantzi ta 35 minutu erreka ondotik arineketan, lasai eta gustora.
Gero Thun herrian osteratxo bat eman, Gero teleferiko bat hartu eta Heidin bile ibili gara eta egune amaitzeko Luzernatik osteratxoa helatua eta birra bat hartu ta kanpinera. Eta zuei txapa eman, je je.
Bihar Zurich-era goaz. Kanpamentu basea jarri ta ibilbideak ikustera. Kontauko dotsuet…