Category Archives: Gurutze Frades

Hiru triatloi

Hiru proba: Pasai Donibaneko sprint luzeerako V. triatloia, Zauzko Triatloia eta Australian ospatutako Cairns Ironamana.  Distantziak ere hiru, sprinta, Ironman erdia eta Ironman osoa.

Pasaira joandako mugarrakide gehienak kadete eta juniorrak ziren, Zarautzen berriz, beterano bi izan genituen eta azkenik Australian Gurutze Frades aritu zen. Hasiberriak batzuk, triatloia afizio gisa bizi dutenak bigarrenak eta profesionala hirugarrena.

Pasaia Donibanen Paul Bereziartua (JNM), Aiala Garro (CDF), Nerea Fernandez (JNF, Telmo Barrutia (CDM), Unai Villagrasa (CDM), Oier Bedilauneta (CDM), Aitor Iraurgi (CDM), Jon Grande (SUB23M), Eneko Letamendia (CDM) eta Ander Sarriugarte (CDM) izan genituen. Kadete mailan, Aialak lehen postua lortu zuen eta Telmok hirugarrena. Juniorretan, Paulek bigarrena eta Nereak hirugarrena.

Pasai Donibaneko sprint triatloia 2018. Gure partaideak.

Hemen Emi Letamendiak ateratako zenbait argazki

Zarautzeko triatloi ospetsuan, partaide bi izan genituen, Pablo Erleaga eta Josu Kortabitarte. Josuk lasterrean ari zela proba utzi beharrean aurkitu zen, baina datorren urtean bertan izateko asmoa du.

 

Eta amaitzeko, Australia aldean, Gurutze Fradesek laugarren postua eskuratuta, Konarako sailkapena lortu du hirugarren urtez jarraian.

Gurutze Fradea, 4. Caernsko (Australia) Ironmanean. Argazkia: @gurutzefrades

XI. Duatloi Herrikoia – Kronika

Giro apartan ospatu genuen atzokoan Durangoko XI. Duatloi Herrikoia. Aurreko urte parean ez bezala, eguraldia lagun izan genuen.

Goizean, duatloia prestatzera batutakoak Gurutze Frades gogoan izan genuen: bezperan Hawaii-en ospatu zen munduko Ironman txapelketan hainbat zailtasun izan zituen, eta denak gaindituta, helmugaratu ahal izan zuen.  Elorrioko institututik ere, bidali dizkigute Guru animatzeko hainbat argazki:

This slideshow requires JavaScript.

10:30tan, 8-14 urte bitarteko 60 neska-mutiko inguru abiatu ziren. Apur bat beranduago, 11tan, txikienen txanda izan zen, hauek bai atera zirela ziztu bizian! 8 urtez beherako 90 bat txiki, batzuk bere kasa eta beste batzuk nagusiren baten laguntzarekin. Azkenik, 12tan, nagusiak abiatu ziren, guztira 140 kirolari.

Egunean bertan Uxue Letamendiak ateratako hainbat argazki dituzue eskura facebooken

Saltsanek prestatutako otzararen zozketan, Peio Gonzalezi egokitutako 227 zenbakia suertatu zen saritua. On egin Peio!

Amaitzeko, eskerrak duatloia antolatzen lagundu duzuen Mugarra taldeko kide, guraso eta bolondres guztiei. Eskerrak baita ere, Saltsan, Tostadora, Folder, Irugai, Eroski, McDonalds eta Zarate & Elexperi, proban eskainitako laguntza eta sostenguarengatik.

 


Como seguir el campeonato del mundo de Ironman en directo

El 8 de octubre se celebrará el campeonato mundial de Ironman en Kona (Hawaii). Para poder seguir la carrera y conocer la ubicación de Gurutze Frades, se puede acceder al seguimiento online que ofrece el sitio Ironman.com. La carrera comenzará a las 06:25 hora local de Hawai, cuando aquí son las 18:25.

Para conocer la ubicación y los tiempos que va marcando Gurutze Frades en distintos puntos de la carrera, disponemos de la utiliad “Athlete Tracker“.

También se pueden utilizar las redes sociales para realizar un seguimiento “online”:

Más información: How to Watch the IRONMAN World Championship


Nola ikusi Munduko Ironman Txapelketa

Urriaren 8an Konan (Hawaii), ospatuko da Munduko Ironman Txapelketa. Lasterketa ikusi eta Gurutze Frades-en berri zuzenean izan nahi baduzue, Ironman.com webgunean zuzeneko jarraipena egongo da. Hawaii-en 06:25ak direnean eta munduko parte honetan, 18:25ak direnean hasiko da txapelketa.

Lasterketa ospatzen den bitartean Gurutzeren kokapenaren berri izateko, Ironman.com webguneak eskaintzen duen “Athlete Tracker” tresna erabili daiteke. Bizikleta eta lasterketa ataletan, hainbat puntutan jasotako denborak eskaintzen dira Athlete Tracker honen bidez.

Sare sozialetan ere txapelketaren berri izan dezakegu, Twitteren, @IRONMANtri eta @ironmanlive bidez. Antolakuntzak #IMKona tag-a proposatu du twitter eta instagramen lasterketaren berri emateko. Facebooken zuzeneko jarraipena: Ironmantri.

Informazio gehiago: How to Watch the IRONMAN World Championship


Gure Guru Konan

Badirudi atzo joan ginela distantzia luzeko lehen triatloian parte hartzera Buelnara, 2009 urtean… Nork esan zuri gaur munduko triatloi kirolari hoberenekin lehiatzen izango zinela Konan… SINESTEZINA!

Datorren zapatuan Hawaiiko triatloi irteeran egotera eraman zaituen esfortzua miretsi eta maite zaituen hainbat lagun batu ginen atzokoan Tabiran.

Jakizu Mugarra Triatloi talde, eskola eta Durangalde osoa ere hor egongo garela Ironmanaren metro bakoitzean zu aurrera bultzatu nahian. Seguru indar estra horrek hegan eramango zaituela!

Hemen uzten dizkizugu maitasun eta emozioz betetako argazki batzuk, ahaztezina izango den bizipen baten hasiera!!!

Besarkada handi bat denon partez!


Artxiboa