Udazken koloretan
Category : Gurutze Frades Lasterketak
Udako oporrak amaituta, martxa hartu eta berriz ere gure entrenamendu eta ohiko jarduerekin hasiak gara.
Gurutze Fradesek Konan jarria du bere helburura eta jada Hawaiin da, Gran Canarian Chalenge Mogan-en bigarren postua lortu ondoren.
Udazkenak oraindik eskaintzen du gure inguruan ospatzen diren duatloi eta triatloietan parte hartzeko aukera. Gaztetxoak Getxokoko Duatloi Txikian izan ditugu eta nagusienak berriz Llanesko Triatloi eta Donostian burutzen den Onditz Oroituz Triatloiean.
Hemen Emi Letamendiak Getxoko Duatloian ateratako zenbait argazki; lanean, Aidan eta Eneko.
Asturiasen, LLanesko Triatloian, Pablo Erleaga – Turbo eta Luis Bilbao izan genituen. Pablok distantzia olinpikoan 32. postua lortu zuen, 9. bere kategorian (V1M), eta egindako denbora: 2:29:50. Luis Bilbaok aldiz, Half distantzian 52. postuan helmugaratu zen, 16. bere kategorian (V1M), eta erabilitako denbora: 5:41:42.
Ondoren LLanesen ateraratako zenbait argazki:
Donostian izan dugu Luis Mendarte, Onditz Oroituz Triatloian. 03:04:07 behar izan ditu Luisek distantzia olinpikoko (1.5 – 40 – 10) lasterketa burutzeko. V2M kategorian 38. postuan helmugaratu da Luis.
Eta amaitzeko, ez ahaztu: Urriaren 9an, Mugarra Triatloi Taldekook antolatuta, Durangoko XI. Duatloi Herrikoia.
You must be logged in to post a comment.