Category Archives: Mugarra Triatloi Eskola

2024-2025 ESKOLA MATRIKULAZIOA / MATRICULA ESCUELA 2024-2025

Kaixo!
Mezu honekin jakinarazi nahi dizuegu, jada Mugarra Triatloi Eskolako matrikulak zabalik daudela 2024-2025 ikasturterako! 

Aurreko urteetako funtzionamendu berdinarekin jarraituko dugu:

Gazteek lau saio izango dituzte astean zehar (beti esaten dugun bezala, ez da derrigorrezkoa saio guztietara etortzea, gure helburua, kirolaz disfrutatzea baita):

  • Astelehenetan: Igeriketa
  • Astearteetan: Lasterketa
  • Asteazkenetan: Bizikleta
  • Ostegunetan: Igeriketa

Igeriketa saioak

Igeriketa saioetan, gazteekin igerilekuan bertan elkartuko gara. Lehenengo egunean instalazio kanpoan elkartuko dira entrenatzaileekin eta behin funtzionamendua nolako den ikustean, beraiei azalduko zaie non elkartuko diren Paul eta Liderekin.

Bete beharreko arauak:

  • Aldagelak soilik aldatzeko dira: aldageletan ahalik eta denbora gutxien pasa beharko dute gazteek. Dutxatu eta aldatzeko aukera izango dute. Ez da jolasteko gune bat izango. Beraz, instalazioko arduradunek atentziorik ez deitzeko, gazteen jarrera egokia espero dugu.
  • Ekarri beharrekoak: Txankletak, bainujantzia, betaurrekoak eta toaila sartu ahalko dute igerileku barruraino.

Gazteak ez baldin badu igerilekuko txartela edota fitxa eginda, lehen bait lehen idazkaritzara joan beharko da egitera. Bertan, Mugarra Triatloi Taldeko kidea zarela esanda, nahikoa izango da.

Lasterketa saioak

Gazteekin Atletismo pistan elkartuko gara. Saio hauetara, korrika egiteko arropa, ur botila eta instalaziora sartzeko txartela ekarri beharko dute.

Norbaitek txartela ez baldin badu, lasai egon. Lehenengo egunean fitxa bat banatuko zaie eta hori beteta eramanda, txartela lortuko dute.

Bizikleta saioak

Asteazkenetan, gazteekin Landako Gunean, LESA-n, elkartuko gara.

Ekarri beharrekoak:

  • Egoera onean dagoen bizikleta (BTT bizikleta erabiltzen dugu normalean, ez da beharrezkoa errepideko bizikleta izatea).
  • Kaskoa
  • Gurpila zulatuak konpontzeko, kamara bat
  • ura.

Gazteen adinaren arabera kategoria bakoitzak izango duen ordutegia aurkitu dezakezue link honetan.

Bestalde, gogorarazten dizuegu, eskola kurtsoko kuota 365 eurokoa dela (350 eusro entrenamenduen kuota eta 15 euro bazkide kuota): lehenengoko zatia (175) gabonetan pasatzen da eta bestea (200) kurtsoa amaitzen denean.

Zalantzarik izanez gero, jarraian, eskolako entrenatzaile zein arduradunen telefono zenbaki hauetara deitu dezakezue:

  • Lide Azueta Lizaur: 688 64 12 79
  • Paul Bereziartua Plaza: 656 61 31 97

Gure helburu nagusia gazteek kirol hau gustura praktikatzea eta jarduera fisikoa sustatzea da, beraz anima itzazue eta eman izena!!
Link honetako galdetegia betez, izena emango duzu: https://forms.gle/osYjizdoNpGYFDvk9

Laster arte!!


Kaixo!
Con este mensaje os comunicamos que la matriculación de la escuela de triatlón de Mugarra para el curso 2024-2025 está abierta!

Este año, como en años anteriores, seguiremos con el mismo funcionamiento:

Los jóvenes tendrán cuatro sesiones a lo largo de la semana (como siempre decimos, no es obligatorio venir a todas las sesiones, ya que nuestro objetivo es que disfruten del deporte):

  • Lunes: natación
  • Martes: carrera
  • Miércoles: bicicleta
  • Jueves: natación

Sesiones de natación

En las sesiones de natación, nos reuniremos con los jóvenes en las piscinas de Landako. El primer día se reunirán fuera de las instalaciones con los entrenadores y una vez visto el funcionamiento, se les explicará dónde se encontrarán con Paul y Lide.

Normas de obligado cumplimiento:

  • Los vestuarios son sólo para cambiar: en los vestuarios los jóvenes tendrán que pasar el menor tiempo posible. Podrán ducharse y cambiarse. No será un espacio para jugar. Por lo tanto, esperamos que la actitud de los jóvenes sea la adecuada, para que los responsables de la instalación no nos llamen la atención.
  • Tendrán que traer chanclas, bañador, gafas y toalla. Podrán meter todo hasta el interior de la piscina.

Si el/la joven no tiene el carnet o la ficha de la piscina, deberá acudir a la secretaría lo antes posible. Allí, diciéndote que eres miembro de Mugarra Triatloi Taldea, será suficiente

Sesiones de carrera

Nos encontraremos con los y las jóvenes en la pista de atletismo. En estas sesiones deberán traer ropa de correr, botella de agua y tarjeta de acceso a la instalación.

Si alguien no tiene la tarjeta, no os preocupéis. El primer día se les repartirá una ficha y rellenándola, obtendrán el carnet.

Sesiones de bicicleta

Los miércoles nos reuniremos con los jóvenes en Landako Gunea, LESA.
Debe traer:

  • Bicicleta en buen estado (normalmente usamos bicicleta de BTT, no es necesario que sea de carretera).
  • Casco.
  • Cámara de recambio para solventar pinchazos
  • Agua

Aquí tenéis el horario de cada categoría en función de la edad de los jóvenes.

Por otro lado, os recordamos que la cuota del curso escolar es de 365 euros (350 euros de los entrenamientos y 15 euros de la cuota de socios): la primera parte (175) se pasa en navidad, la otra mitad (200) cuando termina el curso.

Por último, os enviamos los números de teléfono de los entrenadores y responsables de la escuela por si queréis resolver cualquier duda:

  • Lide Azueta Lizaur: 688 64 12 79
  • Paul Bereziartua Plaza: 656 61 31 97

Nuestro objetivo principal es que los chavales disfruten del triatlón y sobre todo fomentar la actividad física, Rellenando el formulario del siguiente link, te matricularás en la escuela: https://forms.gle/osYjizdoNpGYFDvk9

Laster arte!


Mugarra Triatloi Eskolak Bikaintasun saria jaso du!

Mugarra Triatloi Eskolak triatloi eskolen bikaintasun agiria lortu du!

Asteburu honetan Madrilgo COE-n izan gara saria jasotzen. Estatu mailan 20 taldek bakarrik lortu dute agiri hau eta Euskadin sari hau jaso duen eskola bakarra izan gara!

Sari hau urteetan egindako lan onaren emaitza izan da eta etorkizunean hobetzen eta gazteen artean kirolaren praktika sustatzen jarraitzen saiatuko gara!

Mugarra Triatloi Taldetik eskerrak eman nahi dizkiogu eskola osatzen duten guztiei, baita laguntzaile eta babesle guztiei ere!

“Read More”

Gazteentzako Triatloi Probak

Gazteen triatloi “denboraldia”-k aurrera jarraitzen du, eta datozen asteetan hainbat proba ospatuko dira toki ezberdinetan. Besteak beste, “Triatloia Maite Dut” egitasmoarekin bat egin duten bi proba hauek:

  • Ekainak 29, larunbata: Ordizian, Ordizia Triatloi Taldeak antolatua.
  • Uztailak 7, igandea: Markina Xemein, Alarabi Triatloi Taldeak antolatua.

IZEN-EMATEA proba eguna baino lehenago egitea beharrezkoa da. Beraz, sartu www.niktri.eus webgunean eta eman izena. Bertan topatuko dituzue “Triatloia Maite Dut” lelopean antolaturiko triatloi txiki guztiak.

Partaideentzat opariak “Triatloia Maite Dut” probetan

  • Kamiseta
  • Igeriketako txanoa
  • Baserria KM0 hanburgesa bandeja eskuratzeko tiketa, …

Ordiziako triatloi txikia

Markina Xemeineko XI Triatloi Txikia

“Triatloia Maite Dut”
Guztiak elkarlanean gazteek esperientzia aberasgarriak bizi ditzaten

“Triatloia Maite Dut” ekimenak, gazteen artean triatloia sustatzea du helburu, eta aisialdian, euskaraz, kirola egiteko aukera eskaintzea.  Triatloiaren bitartez laguntasuna, izaera aktibo eta positiboa, ohitura osasungarriak eta beste hainbat balio transmititu baitaitezke.

Ekimenaren atzean heziketan eta kirol jardueren antolaketan eskarmentu handia duen lantaldea dago  Nik Tri triatloi elkarteaAraziKutxa Fundazioa, eta FitgüneEusko Jaurlaritzaren euskara departamentuaren, Baserria KM0 eta Catalana Occidente aseguru etxearen babesarekin. Guztion nahia “Triatloia Maite Dut” lelopean antolatzen diren jarduera pizgarri hauek ahalik eta gazte gehiengana heltzea da.

Aurten, hainbat triatloi taldek egitasmoarekin bat egin dute, Mugarra, Antxintxika, Ordizia edo Alarabikoak, esate baterako. Guztion artean, triatloi sarea indartu, familientzat plan apartak sortu eta gazteengana esperientzia aberasgarriekin heltzea lortuko dugu.


Hiru triatloi

Hiru proba: Pasai Donibaneko sprint luzeerako V. triatloia, Zauzko Triatloia eta Australian ospatutako Cairns Ironamana.  Distantziak ere hiru, sprinta, Ironman erdia eta Ironman osoa.

Pasaira joandako mugarrakide gehienak kadete eta juniorrak ziren, Zarautzen berriz, beterano bi izan genituen eta azkenik Australian Gurutze Frades aritu zen. Hasiberriak batzuk, triatloia afizio gisa bizi dutenak bigarrenak eta profesionala hirugarrena.

Pasaia Donibanen Paul Bereziartua (JNM), Aiala Garro (CDF), Nerea Fernandez (JNF, Telmo Barrutia (CDM), Unai Villagrasa (CDM), Oier Bedilauneta (CDM), Aitor Iraurgi (CDM), Jon Grande (SUB23M), Eneko Letamendia (CDM) eta Ander Sarriugarte (CDM) izan genituen. Kadete mailan, Aialak lehen postua lortu zuen eta Telmok hirugarrena. Juniorretan, Paulek bigarrena eta Nereak hirugarrena.

Pasai Donibaneko sprint triatloia 2018. Gure partaideak.

Hemen Emi Letamendiak ateratako zenbait argazki

Zarautzeko triatloi ospetsuan, partaide bi izan genituen, Pablo Erleaga eta Josu Kortabitarte. Josuk lasterrean ari zela proba utzi beharrean aurkitu zen, baina datorren urtean bertan izateko asmoa du.

 

Eta amaitzeko, Australia aldean, Gurutze Fradesek laugarren postua eskuratuta, Konarako sailkapena lortu du hirugarren urtez jarraian.

Gurutze Fradea, 4. Caernsko (Australia) Ironmanean. Argazkia: @gurutzefrades

Mimizan 2018

2018. maiatzaren 19/20. asteburuan Mimizaneko triatloian gertatutakoari buruz, bertan egondako Arantza Colomok idatzitako kronika baino hoberik ez:

El pasado fin de semana, nos juntamos en Mimizan, varios amigos y amigas del MugarraTT, con la intención de pasarlo bien entre las pruebas de distintas categorías.

Llegamos el viernes por la tarde-noche y allí nos juntamos todos en el camping para afrontar los retos deportivos.

El sábado por la mañana, debutaron los mugarra-txikis Markel Mateos y Jon Rubio, de la categoría benjamín, donde hicieron una gran carrera.

Ese mismo día, no había mas pruebas para los Mugarras, así que disfrutamos del buen tiempo, buen ambiente y por supuesto, de la barbacoa, en la que incluso pudimos degustar vino francés artesano, fabricado por compañeros triatletas.

El domingo por la mañana, debutaban en la decouvert, los infantiles Paule Miota, Oxel Azkorbebeitia, Unai Azkorbebeitia y Aidan García, y como debutantes veteran@s y senior, Laura Domarco, Marilo Farelo, Arantza Colomo y Jose Rubio. En la que se puede destacar, el noveno puesto de Paule Miota.

Ya, el domingo por la tarde, en la modalidad Olimpica, cumplieron sus objetivos, Txema Chavez, Antton Sagarminaga, Jontxu Mateos y Manu Gonzalez.

Al final, un buen fin de semana, en el que el tiempo acompañó y pudimos disfrutar tanto
de las carreras como de la compañía.

Hemen Arantzak berak ateratako argazkiak:

 


Artxiboa