Category Archives: Mugarra Triatloi Eskola

Triatloi sasoia amaitzen

Kurtso berria hasi dugun honetan, triatloi sasoia amaitzen ari da eta azken lasterketak burutzen ari dira iraileko lehen astetan.
Iralaren 2an, Zumaiako XI. Triatloia ospatu zen, sprint luzeerakoa eta Euskadio Txapelketa ere bazena.
Irailaren 10ean, Sestaon ospatu zen Sestaoko Triatloiaren IV. edizioa, luzeera olinpikoan eta hau ere Euskadiko Txapelketarako baliagarria.
Lasterketekin amaitzeko, irailaren 9-10ean, Valentzian ospatu zen Espainiako Triatloi Txapelketa eta beran izan genuen Irene.

Zumaian hainbat taldekide izan genituen: Irene Loizate, Irea Gallastegi, Uxue Letamendia, Telmo Barrutia, Annton Sagarminaga, Aitor Iraurgi, Eneko Letamendia, Oier Bedilauneta eta Jose Manuel Gonzalez. Irenek lehen postua lortu zuen 23 urtez azpiko kategorian eta Ireak hirugarren postua eskuratu zuen kadete mailan.

Zumaiako XI. Triatloian, gure gazteak. Argazkia: Nerea Palacios.

Zumaian ateratako zenbait argazki hemen

Sestaon hiru lagun izan genituen: Berasa, Txomin eta Iskandar Ormaetxea.

Berasa Sestaoko IV Triatloian bere saria jasotzen. Argazkia: Festak.com

Sestaon ateratako zenbait argazki hemen

Valentzian ospatutako Espainiako Triatloi Txapelketan, 23 urtez azpiko mailan bigarren postua lortu zuen Irene Loizatek. Bejondeizula neska!

Irene Loizate, 2017. Espainiako Triatloi Txapelketan bigarrena

Durangoko VIII. Triatloi Txikia 2017

Aurreko larunbatean, euripean ospatu zen Mugarra Triatloi Eskolak antolatu zuen Durangoko VIII. Triatloi Txikia.

Goizeko bederatziak, hotza, eta euria goitik behera ari zuela, hainbat ume eta gaztetxo agertu ziren monoa soinean piszinara salto egiteko prest. Adin ezberdinetako partaideak batu eta piszina, bizikleta eta lasterrean egin eta gero, edari eta jatekoak eskeini zitzaizkien gure txiki ausartei.

Bertaratu ziren parte hartzaile eta laguntzaile guztiei eskerrak eman nahi dizkiegu. Zuek bai txapeldunak!

Durangoko VIII Triatloi Txikiko partaideak. Argazkia: Susana Etxebarria

Bilboko II. Duatloi Txikia

Larunbatean ospatu zen Bilbloko II. Dualoi Txikia. Benjamin, alebin eta infantilak Uribitarte inguruan jardun ziren lanean. Nagusientzat ezeze, gaztetxoentzat ere hainbat proba antolatzen dira. 2017 urterako egutegia, Bizkaiko Kirol Federakunde Elkartearen webgunean aurkitu dezakezue.

Gure Triatloi Eskolako hainbat kide izan ziren bertan.

 


XI. Duatloi Herrikoia – Kronika

Giro apartan ospatu genuen atzokoan Durangoko XI. Duatloi Herrikoia. Aurreko urte parean ez bezala, eguraldia lagun izan genuen.

Goizean, duatloia prestatzera batutakoak Gurutze Frades gogoan izan genuen: bezperan Hawaii-en ospatu zen munduko Ironman txapelketan hainbat zailtasun izan zituen, eta denak gaindituta, helmugaratu ahal izan zuen.  Elorrioko institututik ere, bidali dizkigute Guru animatzeko hainbat argazki:

This slideshow requires JavaScript.

10:30tan, 8-14 urte bitarteko 60 neska-mutiko inguru abiatu ziren. Apur bat beranduago, 11tan, txikienen txanda izan zen, hauek bai atera zirela ziztu bizian! 8 urtez beherako 90 bat txiki, batzuk bere kasa eta beste batzuk nagusiren baten laguntzarekin. Azkenik, 12tan, nagusiak abiatu ziren, guztira 140 kirolari.

Egunean bertan Uxue Letamendiak ateratako hainbat argazki dituzue eskura facebooken

Saltsanek prestatutako otzararen zozketan, Peio Gonzalezi egokitutako 227 zenbakia suertatu zen saritua. On egin Peio!

Amaitzeko, eskerrak duatloia antolatzen lagundu duzuen Mugarra taldeko kide, guraso eta bolondres guztiei. Eskerrak baita ere, Saltsan, Tostadora, Folder, Irugai, Eroski, McDonalds eta Zarate & Elexperi, proban eskainitako laguntza eta sostenguarengatik.

 


Gure Guru Konan

Badirudi atzo joan ginela distantzia luzeko lehen triatloian parte hartzera Buelnara, 2009 urtean… Nork esan zuri gaur munduko triatloi kirolari hoberenekin lehiatzen izango zinela Konan… SINESTEZINA!

Datorren zapatuan Hawaiiko triatloi irteeran egotera eraman zaituen esfortzua miretsi eta maite zaituen hainbat lagun batu ginen atzokoan Tabiran.

Jakizu Mugarra Triatloi talde, eskola eta Durangalde osoa ere hor egongo garela Ironmanaren metro bakoitzean zu aurrera bultzatu nahian. Seguru indar estra horrek hegan eramango zaituela!

Hemen uzten dizkizugu maitasun eta emozioz betetako argazki batzuk, ahaztezina izango den bizipen baten hasiera!!!

Besarkada handi bat denon partez!


Artxiboa