Triatloien sasoia amaitzen ari da baina oraindik ere badago non saiatu. Aurreko asteburuan Berasaluzek hartu zuen parte Sestaoko Triatloi Olinpikoan (1500 metro uger, 40 km bizikletan eta 10 km lasterrean. Bere kategorian 5. postuan helmugaratu zen gure taldekidea. Bejondeizula Berasa!
Hemen dituzue festak.com webgunetik ateratako zenbait argazki:
Triatloi Eskolako txikiak ere lanean izan genituen. Batetik, Arrigorriagako Triatloi Txikian, eta bestetik, Muntsaratzen (Abadiño), Duatloi Txikian.
Asteburu oparoa izan da ekainaren 18-19koa. Larunbata goizean, Mugarra Triatloi Eskolak Durangoko Triatloi Txikia antolatu du; eguraldia ez badu erabat lagundu ere, hainbat gaztetxo bertan izan dira dutena ematen. Larunbata arratsaldean, Triatloia Lekeition, hemen bai, eguraldia lagun. Igande goizean, Markinan izan ditugu gureak Triatloi txikian eta amaitzeko, Aguilar de Campoon (Palencia), Eskola Adiñeko Espainiako Txapelketan, Euskadiren selekzioarekin parte hartu dute Mugarrakide batzuk.
Lekeitioko Triatloiean, hamaika lagun izan ditugu lanean: Irene Loizate, Uxue Letamendia, Igor Acedo, Josu Kortabarria, Gorka Pagonabarraga, Bittor Altube, Eneko Goñi, Iskandar Ormaetxea, Aitor Olivares, Aner Gerrikagoitia eta Jose Manuel Gonzalez. Irenek hirugarren postua lortu du 23 urte azpikoen kategorian eta Uxuek bigarrena kadete mailan.
Esan bezala, asteburuan zehar, Euskadiko selekzioarekin parte hartu dute Paul Bereziartua, Irea Gallastegi eta Nerea Fernandezek Aguilar de Campoon.
Zenbait argazki hemen:
Euskadik, gazteen selekzioa bidaltzen duen lehen aldia izan da eta bertaratutakoen maila altua aipatu duten gure partaideek. Telebista ere bertan izan zen: RTVE.es A la Carta
Gure txikiak ere ez dira geldi egotekoak: aurreko larunbata honetan Lekeition izan ziren triatloian jo-ta-ke. Eguzkia goian bazegoen ere, gure gazteak 16 gradutan zegoen uretan aritu ziren, hotzik ez nonbait!
Alebin mailan, Ivan, Oxel, Unai eta Udane izan genituen probaren 200m uger, 2000m bizikleta eta 800m laster burutzen. Infantiletan, Eneko eta Aitorrek ibilbide luzeagoari ekin zioten: 400m igerian, 4km bizikletan eta azken 1500 metroak lasterran.
You must be logged in to post a comment.