Category Archives: Mugarra Triatloi Taldea

Espainiako triatloi txapelketarako sailkapena

Uztailaren 8an ospatu zen Almazán-en (Soria), Espainikako Triatloi Txapelketan aritzeko azken sailkapen lasterketa.  Irailean Balentzian ospatuko den txapelketarako sailkapena lortu zuen Irene Loizatek.

Irene Loizate Almazánen. Espainikako Triatloi Txapelketarako pasea lortuta.

Jarraian bigarren postua (eta beraz sailkapena) lortu zuen  Irene Loizateren hitzak:

Iragan larunbatean Soriako Almazan herrian izan zen espainiako triatloi txapelketarako sailkatzeko azkeneko lasterketa. Aurrerengo hamabiak sailkatzen ziren, eta beraz helburua hamabi horien artean egotea zen, baina ez nirea bakarrik, noski, baizik eta parte hartzaile guztiona!
Lasterketa aitzin egindako ekaitzak marroitutako, eta arrama eta belarrez betetako, Duero ibaian 750 metrotako igeriketarekin hasten zen lasterketa; gero, trantsizio luze baten ondotik, bizikletan 7 kilometrotako hiru itzuli -zirkuitu errazean- eta finitzeko 5 kilometro korrika, 2,5km tako itzuli bi, erdia lokatz artetik -krosa iduri- eta beste erdia herri barrenetik, 100m tako igoera gogorrarekin.
Igeriketa nahiko azkarra izan zen eta guztiok talde txikitan -hiru edo lau pertsonakoak- banatuta irten ginen uretatik, neu 15. uste dut irten nintzela, beste hirurekin batera -gutxienez hiru aurreratu behar nituen beraz-. Bizikletan aurreko talde biak harrapatu eta korrika egitera 11 lasterkari batera jaitsi ginen; aurretik beste lau zihoazen. Ahalik eta azkarren egin nuen korrika -lokatz artean ibiltzea krosetan ikasita dut eta!- eta bigarrena izan nintzen helmugaratzen, lehenengoagandik 15 segundo ingurura.

Zorionak Irene!!


Almansa eta Donostian

Triatloi sasoia amaitzear dagoen honetan, oraindik ere badabiltza gureak batera eta bestera. Batetik, Almansan (Albacete), autonomia arteko Espainiako Triatloi Txapelketa ospatu zen ekainaren 24-25ean, eta bestetik, Donostian, Onditz Oroituz triatloi olinpikoa ekainaren 25ean.

Euskadiko selekzioak deituta,  Aiala Garro, Irea Gallastegi, Paul Bereziartua  eta Irene Loizate izan genituen Almansan. Aiala, Irea eta Paul kadete mailan aritu ziren eta Irene 23 urtez azpiko mailan.

Euskadiko Selekzioarekin Almansan, Espainiako Triatloi Txapelketa – Argazkia: Javi Gallastegi

Inguruko komunikabidetan ere eman dute gure kirolarien berri:

Almansan ateratako hainbat argazki hemen

Hasieran aipatu bezala, Donostian ere izan zen Mugarrakiderik lehian. Juan Bediaga eta Manolo Gonzalez (aka “el presi”) izan genituen bertan.

Egunean bertan atera ziren hainbat argazki hemen


Lekeitio eta Aguilar de Campoon

Aurreko asteburuan ospatu zen gure taldean “klasiko” bat bihurtu den Sprint luzeerako triatloi bat: Lekeitiok XXV. Triatloia. Arrakastaren lekuko, bertaratu ziren Mugarrakide kopurua: 18 lagun!

Neskak txapeldun Lekeition. Argaazkia: Festak.com

Emakumezkoen maila beteranoan (V1F)

  • Jone Aizpurua

Gizonezko maila beteranoan (V1M):

  • Gorka Garitaonandia
  • Jose Manuel Gonzalez
  • Manuel Amador Gonzalez

Gizonezko maila beteranoan (V2M):

  • Celes Fernandez

Gizonezko maila absolutoan: (ABM)

  • Jon Mateos

Gizonezkoen kadete mailan (CDM)

  • Bittor Altube
  • Telmo Barrutia
  • Oier Bedilauneta
  • Gorka Pagonabarraga
  • Unai Villagrasa
  • Aitro Iraurgi
  • Eneko Letamendia
  • Aner Gerrikagoitia

Emakumezko kadete mailan (CDF):

  • Irea Gallastegi
  • Aiala Garro

23 urtez azpiko emakumezkoen kategorian (SUB23F)

  • Irene Loizate

Australiarrek goitik gora menperatu duten frogan, lehen postua lortu du Irene Loizatek 23 urtez azpiko mailan eta taldekako lanean, gure neskak txapeldun izan dira.

Hemen Lekeition ateratako hainbat argazki

Bestalde, Lekeitiotik apartetxo, Palencia aldean, Paul Bereziartuak bereak eta bi egin zituen Aguilar de Campoon ospatutako Espainiako Triatloi Kros Txapelketan: Txapeldun gisa bueltatu zen gure Paul!!

Paul txapeldun Aguilarreko Espainiako Triatloi Kros Txapelketan. Argazkia: Txela Bereziartua.

Hainbat lekutan agertu da berria:

Zorionik beroenak Paul!


Zarautzetik Veneziara

Ekainaren bigarren asteburuan elkarrengandik urrun dauden bi lekutan izan genituen kideak.

Ibon Campo eta Txela Zarautzen izan ziren. Ironman erdiko distantzia berez gogorra bada, aurtengoan beroak are gehiago gogortu zuen proba.

Hemen proban ateratako zenbait argazki

Iñigo Iraurgi berriz Venezian izan zen Challenge Venicen, Ironman luzeerako lasterketan. Oraingoz argazki bat besterik ez badugu ere, laster izango dugu Iñigok berak idatzitako kronika.

Iñigo Iraurgi, Challenge Venicen.

ZORIONAK GUZTIOI!


Ekaina hasieran, Azkoitia, Pasaia eta Aritzalekun

Ekainaren lehen asteburuan batzuk mugaz gaindi Mimizanen ibili dira eta beste batzuk berriz etxetik gertuago.

Ekainaren 3an, Paul Bereziartuak Azkoitian ospatutako Gipuzkoako txapelketan izan zen; Azkoitiako XVIII. sprint luzeerako duatloian ain zuzen ere.

Paul bigarren. Argazkia: Festak.com

Maila handiko lasterketan, Paulek klasifikazio orokorreko bigarren postua eskuratu zuen. Zorionak Paul!

Hemen Azkoitian ateratako hainbat argazki

Ekainaren 3an ere, oraingoan Nafarroan, Allozen, Aritzalekuko XV. triatloia ospatu zen. Ander Goñik luzeera olinpikoan aritu zen eta bere hitzetan, “nahikoa lanekin helmugaratu nintzen”.

Ander & cia Finisher aurpegiarekin.

Ekainaren 4an, igandean, Bereziartuatarrak eta Lide Azueta Pasai Donibaneko IV Sprint Triatloian izan ziren. Txelak esanda, leku ederra, oso ondo antolatutako karrera, eta Jaizkibel igoera gogorra. Lide eta Txelak lehen postuak lortu zituzten euren kategorietan. Paulek bigarrena eta sailkapen orokorrean, top 15ean.

Txela, Paul eta Lide Pasaia Donibanen. Argazkia: Festak.com

Hemen Pasaian ateratako hainbat argazki


Artxiboa