Espainiako Duatloi Txapelketa 2017
Category : Lasterketak Mugarra Triatloi Taldea
Apirilaren 1 eta 2an ospatu zen 2017. Espainiako Duatloi Txapelketa La Val d’Uixó-n (Castellon).
Hiru Mugarrakide izan genituen bertan: Paul Bereziartua, Lide Azueta eta Irene Loizate. Beste euskal kirolari parea ere izan ziren bertan lehian: Ander Ganzabal eta Unai Zabala.
Txelaren esanetan, kirolarien maila izugarria izan zen eta giro bikainean ospatu ziren probak. Kadeteek, hemen ohikoa ez dugun distantzian lehiatu ziren: 2.5km lasterrean, 10km bizikletan eta 1.25km azken lasterraldian. Paulek, kadete mailan 14. postua lortu zuen. Lidek, junior mailan (5km / 22km / 2.5km) 26. eta Irene, elite mailan (5km / 22km / 2.5km) 13. eta sub 23an 4.
Zorionak gure kirolari guztiei!
Amaitzeko, gaur bertan jakin dugu Espainiako selekzioan parte hartzeko gonbitega jaso duela Irene Loizatek. Apirilaren 29an Sorian ospatuko den Europako Duatloi Txapelketarako deitu dute.
ZORIONAK IRENE!!!
You must be logged in to post a comment.