Category Archives: Orokorra

2024. Triatloi Udalekuak

Category : Orokorra

Aurtengo udan ere, Triatloi Udalekuak antolatuko ditugu Durangon.

Este año volvemos a organizar las colonias de triatlón en Durango.

Datak / fechas:

Ekainaren 24tik hasita, lau astez luzatuko dira udalekuak, uztailaren 21era arte. Ez dago zertan aste guztietan izena eman beharrik; bakoitzak nahi duen aste edo asteetarako inskripzioa egitea posible da. Ez dago zertan ere Mugarra Triatloi Eskolan parte hartu edo kide izan beharrik ere.

Desde el 26 de junio, se prolongarán durante 4 semanas hasta el 21 de julio. La inscripción podrá realizarse para semanas sueltas, sin necesidad de asistir durante las tres semanas. Tampoco es necesario ser almuno de la escuela de triatlón.

 

 

  • 1 astea: 06/24 – 06/28
  • 2 astea: 07/01 – 07/05
  • 3 astea: 07/08 – 07/12
  • 4 astea:07/ 15 -07/19

Ordutegia / horario:

Goizeko 09:00tan hasi eta 13:00tan amaituko da eguneko jarduna, astean behin arratsalde erdira arteko irteera berezia egingo delarik. Umeak Mugarra Triatloi Eskolaren egoitza aurrean jasoko ditugu, Juan de Olazaran parkean. Hondartzara joaten den egunean, bueltako ordutegia aldatuko da: 15:10etan helduko gara Ezkurdiko tren geltokira eta bertatik egoitzara joango gara oinezean. Tabirako igerilekura joaten garenean ere, umeak egoitzan jaso eta oinez bertaratuko gara; bueltakoa ere oinez egingo dugu.

Las sesiones diarias se desarrollan desde las 09:00 de la mañana hasta las 13:00 del mediodia. Todas las semanas se realizará una salida especial hasta media tarde. Se recogerá a los niños y niñas en el parque Juan de Olazarán, situado enfrente de la sede de Mugarra Triatloi Eskola. El día que se va a la playa, cambia el horario de vuelta: llegaremos a la parada de tren de Ezkurdi a las 15:10 y desde la estación iremos a la sede. Cuando toque piscina, se recogerá a los niños y niñas también en la sede e iremos andando hasta las piscinas; la vuelta igual, andando hasta la sede.

Nori zuzendua / edades:

8-14 urte bitarteko umeentzat, (LH2 – DBH2). Bi talde egingo dira, adin eta umeen mailaren arabera.

Para niños y niñas de 8 a 14 años (LH2 – DBH2). Se formarán dos grupos, en función de la edad y el nivel del grupo.

Egitaraua / programa:

Aste bakoitzean, hainbat ekitaldi burutuko dira

  • Jolasak (Arriandin). Astelehenean burutuko dira eta egun horretan bertan, aste guzirako programa eramanago dute umeek etxera. Programa asterako iragarria dagoen eguraldiaren arabera moldatuko da.
  • Mendi irteera.
  • Bizikleta irteera.
  • Tabirako igerilekura irteera.

Cada semana se realizarán las siguientes actividades:

  • Juegos (en Arriandi). Esta actividad se llevará a cabo los lunes, y el mismo día los niños y niñas volverán a casa con la programación semanal. El programa se establecerá atendiendo al pronostico del tiempo para la semana.
  • Salida al monte.
  • Salida en bici.
  • Salida a las piscinas de Tabira.

Ekintzetarako materiala / Material para las actividades

  • Jarduera fisikoan aritzeko oinetako egokiak. Zapatilak aholkatzen dira.
  • Ur botila.
  • Hamaiketakoa.
  • Eguraldi kaxkarra dagoenean euritakoa.
  • Eguzkitarako krema.
  • Bizikleta irteera tokatzen denerako:
    • bizikleta egoera onean (adi balaztei).
    • Kaskoa.
    • Zulatuak konpontzeko materiala / repuesto kamara.
  • Tabirako igerilekura joatea tokatzen denean:
    • Toalla.
    • Bainujantzia.
    • Uretarako txanoa.

 

  • Calzado adecuado para la actividad física. Se recomiendan zapatillas.
  • Botella de agua.
  • Almuerzo.
  • Chubasquero en caso de lluvia.
  • Crema solar.
  • Para las salidas en bici:
    • Bicicleta en buen estado (atención a los frenos).
    • Casco.
    • Material de reparación de pinchazos / cámara de repuesto.
  • Para las salidas a la piscina de Tabira:
    • Toalla.
    • Traje de baño.
    • Gorro de agua.

Prezioa / precio:

Asteko ordaindu beharrekoa 55€koa izango da (50€ Mugarrako taldekide edo eskolakoentzat). Ordainketarako, transferentzia egin behar da BBKko kontu honetara: ES31 2095 0337 10 9105808422 (Durangoko Mugarra Triatloi Kirol Elkartea). Transferentziaren kontzeptu gisa, jarri umearen izen deiturak eta udalekuen lehen egunean ordainagiria ekarri.

El precio por semana es de 55€ (50€ para los socios de Mugarra). Para el pago, hay que realizar una transferencia a la siguiente cuenta de BBK: ES31 2095 0337 10 9105808422 (Durangoko Mugarra Triatloi Kirol Elkartea). Como concepto, indicar el nombre y apellidos del niño o niña y presentar el justificante de pago el primer día de asistencia.

Izen-ematea / inscripción:

Izen ematea martxoaren 11tik ekainaren 16ra arte izango dugu zabalik. Taldeak izen emate zerrendaren arabera osatuko dira, ez da zozketarik burutuko. Udalekuak hasi baino aste pare bat lehenago, guraso batzarra deituko dugu xehetasun guztiak emateko.

Las inscripciones se abrirán el 11 de marzo y se cerrarán el 16 de junio. Los grupos se formaran por lista de inscripción. Antes de que comiencen los udalekus (un par de semanas aprox.) se convocará a los padres y madres a una reunión informativa para aclarar detalles.

Sakatu esteka honetan izena emateko / Entrar aqui para realizar la inscripción


2021-2022 urteko bizikleta irteerak

Category : Orokorra

Hemen duzue 2021-2022 sasoiko bizikleta irteera egutegia. Beti bezala, taldeko egoitzatik abiatuko dira irteerak.

Hemen, PDF formatuan.


2021-2022 ESKOLA MATRIKULAZIOA / MATRICULA ESCUELA 2021-2022

Category : Orokorra

Kaixo!
Mezu honekin jakinarazi nahi dizuegu, jada Mugarra Triatloi Eskolako matrikulak zabalik daudela 2021-2022 ikasturterako! 
 
Hurrengo ikasturte honetan ere aurtengo dinamika berdina jarraituko dugu, hau da, gazteek 4 saio ezberdin izango dituzte astean (badakizue, ez da derrigorrez denetara etorri behar); 2 egun igeriketa, egun batean bizikleta eta beste batean lasterketa saioa. Oraindik, COVID 19-a dela eta, ezin ditugu ordutegi ofizialak zeintzuk diren adierazi, baina jarraian ordutegi probisionala atxikitzen dizuegu.
Gure helburu nagusia gazteek kirol hau gustura praktikatzea eta jarduera fisikoa sustatzea da, beraz anima itzazue eta eman izena!!
Link honetako galdetegia betez, izena emango duzu!
Laster arte!!
——————————————————————-
Kaixo!
Con este mensaje os comunicamos que la matriculación de la escuela de triatlón de Mugarra para el curso 2021-2022 está abierta!
 
En el siguiente curso seguiremos con la misma dinámica que este año, es decir, los jóvenes tendrán 4 sesiones diferentes (como ya sabéis, no es obligatorio que vengan a todas); dos días realizarán natación, un día ciclismo y otro día carrera a pie. Todavía, por el COVID 19, no podemos sacar el horario oficial de los entrenamientos, pero a continuación os mandamos el horario provisional.
 
Nuestro objetivo principal es que los chavales disfruten del triatlón y sobre todo fomentar la actividad física, por ello, inscribite en la escuela!!
Rellenando el formulario del siguiente link, te matricularas en la escuela!
Laster arte!

Zikloturismo Federazio Lizentzia

Category : Orokorra

Orain arte, triatloi lizentzia izan da gure taldeak bazkideei eskaini dien lizentzia mota bakarra. Aurten, zikloturismo lizentzia eskaintzen dugu. Lizentzia hau lortzeko ez da mediku azterketarik behar. 2021 urterako lizentziaren kostua 135 euroko da, eta berau ateratzeko, Mugarra Triatloi Taldearen bazkide ere egin beharra dago (15 euro). Idatzi mugarratriatloitaldea@gmail.com helbidera xehetasun gehiago jasotzeko.

Euskadiko Txirrindularitza Federazioa

Este año ofrecemos la posibilidad de obtener la licencia federativa de cicloturismo. No es necesario aportar certificado médico y el coste de la licencia es de 135 euros. Es necesario ser socio de Mugarra Triatloi Taldea (15 euros) para solicitar la licencia. Mándanos un correo a mugarratriatloitaldea@gmail.com para ampliar información.


Durangoko X. Triatloi Txikia

Category : Orokorra

Atzokoan, hainbat gaztetxo hurbildu ziren Landako II gunera Triatloi Txikiaren X. edizioan parte hartzera.

X. Triatloi Txikian parte hartu zuten neska-mutiko eta laguntzaileak. Argazkia: Javi Gallastegi

Aurtengo edizioak nobedade batzuk izan zituen; Batetik, azken urteetan ez bezala, eguraldia lagun izan genuen, eta bestetik, Tabiratik Landakora ekarri genuen proba. 41 gaztetxok eman zuten izena eta neska-mutikoen adinaren arabera, hiru talde osatu ziren. Guztiak ere Landako II.ko igerilekuan hasi ziren igerian. Bizikletak hartuta, Landako etorbideko bidegorrian aritu ziren eta amaitzeko, korrika saioa, Arripausueta atzealdetik erreka bazter ondoan dioan bidegorrian burutu zen.

Proba amaituta, freskatzeko edari eta indarberritzeko janariak eskaini zitzaizkien kirolari gazteei.

Hemen egunean ateratako hainbat argazki

Triatloia Maite Dut

Mugarra Triatloi Taldeak antolatzen duen Triatloi Txiki hau “Triatloia Maite Dut” ekimenaren barruan sartu dugu. Ekimenak,
gazteen artean triatloia sustatzea du helburu, eta baita aisialdian kirola euskaraz egiteko aukera eskaintzea ere. Triatloiaren bitartez laguntasuna, izaera aktibo eta positiboa, ohitura osasungarriak eta beste hainbat balio transmititu nahi ditugu.

Ekimenaren atzean, heziketan eta kirol jardueren antolaketan eskarmentu handia duen lantaldea dago: Nik Tri triatloi elkartea, Arazi, Kutxa Fundazioa eta Fitgüne. Laguntzaile gisa: Eusko Jaurlaritzaren euskara departamentua, Baserria KM0 eta Catalana Occidente aseguru etxea. Guztion nahia “Triatloia Maite Dut” lelopean antolatzen diren jarduera hauek ahalik eta gazte gehiengana heltzea da.


Artxiboa