Sopelanako duatloia eta lehenengo garaipenak taldeko kideentzako!
Category : Orokorra
Egunooon. Berriz ere duatloi denboraldiari hasiera eman diogu otsailaren 14ean Sopelanako duatloian. Bertara gure taldeko sei pertsona hurbildu ziren: Oier Ariznabarreta, Alfonso Medela, Adrian Rogriguez, Paul Bereziartua, Oihana Garcia eta Irene Loizate. Sopelanako duatloia, Euskadiko txapelketa ere izan zen.
Oier Ariznabarretak denboraldia ondo hasteko, bi txapel eraman zituen etxera. Sopelanako duatloiko irabazle eta Euskadiko duatloi distantzia sprintekoa baita ere. Zorionak Oier!
Irene Loizatek 6. postua lortu zuen emakumezkoen absoluto mailan eta lehenengo postua sub23 emakumezkoen kategorian. Zorionak Irene!
Paul Bereziartuak 72. postua lortu zuen gizonezko absolutuen artean eta kadete gizonezkoetan irabazi zuen. Zorionak Paul!
Alfonsok 47. postua lortu zuen gizonezko absolutuen artean. Zorionak Alfon!
Adrianek 103. postua lortu zuen gizonezko absolutuen artean. Zorionak Adrian!
Oihanak 10. postua lortu zuen emakumezkoen absoluto mailan. Zorionak Oihana!
Denak oso pozik amaitu zuten aurtengo lehenengo lasterketarekin. Aupa zuek!
Eta Elgoibarko krosean ere izan genituen taldekide batzuk, Euskadiko kross luzeko txapelketan. Zorionak hirukote!
You must be logged in to post a comment.