Category Archives: Orokorra

2018. Euskadiko triatloi eta duatloi zirkuituko sariak

Category : Orokorra

Bizkaiko zirkuituko sariak banatu eta gero, Euskadiko zirkuituko sarien txanda dugu oraingoan.

Eibarren banatu ziren sari hauek, taldekako zein banakakoak duatloi eta triatloian, Untzaga Hotelean.

Duatloiari dagokionez, gure kirolariek erdietsitako emaitzak hauek izan dira Euskadiko zirkuituan:

  • Taldeka, emakumeetan, 8. postua.
  • Taldeka, gizonezkoetan, 6. postua.
  • Emakumezko kadete mailan, lehen postua Aiala Garro Barturenek
  • Gizonezko kadete mailan, lehen hiru postuak: Unai Villagrasa, Telmo Barrutia eta Aitor Iraurgik hurrenez hurren.

Triatloiari dagokionez:

  • Taldeka, emakumeetan, 3. postua
  • Taldeka, gizonezkoetan, 12. postua
  • Emakumezko kadete mailan, lehen postua Aiala Garrok eta hirugarrena Maider Fernandezek.
  • Emakumezko junior mailan, lehen postua Nerea Fernandezek.
  • Gizonezko kadete mailan, lehen lekuan Telmo Barrutia.
  • Gizonezko junior mailan, bigarren postua Paul Bereziartuarentzat.

Hemen dituzue sailkapen guztiak

 


Nire lehen Ironman erdia (Gazteizko HALFa)

Category : Orokorra

Hemen duzue Manolo Gonzalezek Gasteizen burutu duen bere lehen IRONMAN erdiaren kronika. Eskerrik asko eta zorionak Manolo!

Orain dela 4 urte hasi nintzen triatloi probetan parte hartzen. Lehen urtean bat bakarrik egin nuen, sprint luzerakoa (750 m uger, 20 km bizikletan eta 5 km lasterrean). Iaz berriz, olinpiar luzeerako lehendabizikoa (1500 m uger, 40 km bizikletan eta 10 km lasterrean).

Hasi nintzenean, oso zaila ikusten nuen “half” bezala ezagutzen den Ironman erdi bat egitea (1900 m uger, 90 km bizikletan eta 21 km lasterrean). Egia esateko, burutik pasatu ere ez. Nahikoa nuen sprint eta olinpiar distantziakoak amaitzearekin.

Iaz erabaki nuen “half” distantziara salto egitea, eta berau prestatzen urte osoa eman dut. Domekan Gasteizen bizitakoa kontatuko dut apur bat;  nire esperientzia.

Goizeko 6tan txaparrada ederra bota zuen. Ez zen txarra, bizikletan fresko ibiliko baikinan. 6:30tarako hasi zen jendea bertaratzen, bazirudien Formula 1.ko deialdi bat, jende andana zetorren Landara;  2600 kirolari inguru.

Uraren tenperatura ona: 21.5 gradu. 8:30tan abiatu zen proba eta txiri-txiri hasi nintzen ugerrean: buia bat, bi, hiru, lau… bira, beste bi, eta berriro buelta. Azkenengo 300 metrotan nengoela, bikietan arazoren bat sumatu nuen; iaz Bilbon bizi izan nuen horrelako bat eta erretiratu beharraren mamua etorri zitzaidan. Hanka ondo luzatu eta berriz ere aurrera egin nuen lasai-lasai. Ezin nuen proba bertan behera utzi, batez ere urte osoan lagundu eta animatzen izan ditudan hainbat lagunengatik.

Uretatik irtetea lortuta, bizkarra barrita, gel, platano eta pernil bokata txikiz betetzeari ekin nion. Bazirudien mendira nindoala! baina gomendioa argia zen: maiz-maiz jan eta eta edan behar nuen. Hasieran oso ondo, topera nindoan eta Agurainera heldu arte gustora. Agurainen
Gazteizerako norabidea hartuta, haizeak kontra jotzen zuen; patxadaz hartu eta Landara heldu nintzen jendearen animo artean. Bigarren bueltan, Maturanako aldapa kenduta, dena izan zen laua. Hankak zaindu beharrean nintzen, gero lasterrean maratoi erdia egin beharra zegoen eta.

Gasteizera heldu, bizikleta utzi eta lasterrean hasi zen zoramena: kaleetan ezker, eskuin, gora eta behera. Zirkuituan jendea animoak ematen, hunkigarria benetan. Bero egiten zuen eta lau hornidura guneetan edateko ura eta beste hainbat edari zeuden. Eskertzekoa 27 gradu inguru zeudenean, ibilbide gehiena keizpetan egotea. Lehenengo bueltan nahiko erritmo dezentea eramaten nuen baina bigarrenean asko jaitsi nuen; helburua garbia zen: proba amaitzea lortutako denborari jaramonik egin gabe.

Helmugara heldu nintzen… arkora hurbildu, eskuak altxatu eta gozatu. Helburua beteta… lehendabiziko halfa eginda… Sinestu ezinik!

Lagun batek esaten duen bezala, dena da erritmoa, burua eta sentzazioak; Bakoitzak bere kontra egiten du eta une oro indarrak neurtu behar dira. 6 ordu eta 40 minututan amaitu nuen. Ez da kriston marka, badakit.  6 ordutan amaitzea pentsatzen nuen, baina nire marka da. Lehendabizikoa.

Ironmanean parte hartu duten taldekideak zoriondu nahi nituzke: Gorka Garitaonandia , Iñigo Iraurgi eta Aitor Olivares Ironman osoa egiteagatik eta Anton Sagarminaga, Mikel Miguel, Gaizka Uriarte eta Luis Mari Bereziartu Ironamn erdia egitagatik. Hauek bai txapeldunak!

Izena eman eta lesioagatik parte hartzerik izan ez dutenei edo dortsal gabe geratu zirenei, animo! ziur nago datorren urtean bertan egongo zaretela eta kriston lasterketa egingo duzuela.  Familiari eskerrak emon, urte osoko prestaketa da eta familiak ere prestaketa horretan parte hartzen duelako, modu desberdinean, baina hor dauz.

Lagun guztiei, animatu dutenei, futbolariei, Laneko mendi taldekoei, Maider eta iñigori eta Mugarra talde guztiari eskerrak. Piszinan gomendioak eman dizkidanari eta Grupetari ere eskerrak, urte osoan egon baitira domekero bizikletan nitaz tiretan eta eurei esker amaitu izan dut nire lehendabiziko “half”-a.

Oso harro sentitzen naiz amaitu dudalako, baina askoz gehiago Mugarra taldeko kidea izateagatik. Mugarra Taldean dagoen jende  (“Kapital Humano” esaten dana) modukorik ez dot inoiz ikusi; asko lagundu doztie eta lagun asko egin ditut. Guztiei mila-mila esker benetan.

Hurrrengo erronka… ¿Ironmana? Agian bi urte barru, urte batean prestatzeko kapaz ez naiz ikusten, baina bi urteko prestaketarekin agian… Orain momentua disfrutatu eta datorren urtean ahal badut, berriz ere Gasteizera.

Jarraituko du…


Ekaineko azken asteburu biak

Category : Orokorra

Azken aste bi hauetako kronikarekin gatozkizue oraingo honetan. Ekainaren 23 eta 24an Donostian ospatu ziren Emakumezkoen Triatloia eta 33. Donostiako Triatloia “Onditz Oroituz”. Emakumezkoen Triatloian, gure taldekide eta zenbaiten ama zein bikotekide izan genituen.

Igandean, sprint luzeerako triatloian, Manolo Gonzalez izan genuen leihan. Bizikletan Igeldon behera zetorrela atzeko gurpila zulatu eta horrela amaitu zuen bizikleta tartea, llanta gainean.

Manolo Donostiako Onditz Triatloian

Ekainak 30- Uztailak 1eko asteburuan, Mugarra Triatloi Eskolako 3 lagun izan genituen Badajozen Euskal Selekzioarekin Espainiako Triatloi Txapelketan: Aiala Garro, Maider Fernandez eta Unai Villagrasa. Gure selekzioak 9. postua lortu zuen eta eskola maila, 14.

Euskal Selekzioa Badajozen. 2018

Badajozetik Mutrikura salto eginaz, kostaldeko herri honetan ospatu zen V. Mutrikoko Sprint Triatloia. Hainbat taldekide izan genituen bertan: Paul Bereziartua (JNM), Nerea Fernandez (JNF), Telmo Barrutia (CDM), Oier Bedialauneta (CDM), Eneko Gonzalez (CDM), Aitor Iraurgi (CDM), Bittor Altube (CDM) eta Jon Grande (SUB23M). Paul, Nerea eta Telmok lehen postuak lortu zituzten euren kategorietan.

30ean ere, Durangon, gure triatloi eskolak antolatuta, Durangoko IX. Triatloi Txikia ospatu zen Tabiran, eta azkeneko urteetan ez bezala, euririk gabe!

Umeak Iñigoren azalpenak entzuten adi

Uztailaren 1ean, Gurutze Fradesek Oñatiko XXI Torreauzo Krossean lehen postua lortu zuen. Bere Facebook orritik jasoa:

Feliz de llevarme la victoria en esta carrera por segunda vez. Gracias al equipo de chicas Abixaran por hacerme participe de su prueba.
Hemos pasado una bonita mañana, haciendo lo que nos gusta y rodeados de un gran ambiente. Eskerrik asko

Gurutze Frades XXI Torreauzo Krossean

Eta amaitzeko, triatloi eskola arduraduna den Iñigo Larizek, nabarmentzeko muduko kontu parea eskaini dizkigu: batetik Fuente De-ko kilometro bertikalean, 3. postua lortu zuen, eta bestetik, Elgoibarren burutzen den Nahaste Borraste proba bitxian (bizikleta, arineketan eta bizkar gainean zakua eraman), lehen postua lortu zuen zortzigarrenez.

Iñigo Lariz Nahaste Borrasten. Argazkia: barren.eus

 


Salamankako Distantzia Erdiko Iberiar Txapelketan

Category : Orokorra

Juan Bediagak argazkia bidali digu, Salamancan “TRIATLON M.D. DE SALAMANCA 2018 . CPTO. IBERICO DE TRIATLON” delakoan parte hartu duela esateko.

Eta parte hartu bakarrik ez! Bigarren postua lortu bu bere aditn tartean! (55-59)

Zorionak Juan!

Juan Bediaga Salamancan ospatutako triatloian, Iberiar txapelketa 2018.

Txomin Buytragon

Horrela da ba… Txomin Domingok Buytrado del Lozoyan burutu zen triatloian hartu zuen parte, ekainaren 16a larubatean, erdi distantzian. Berak aipatuta: egun bero batean pozik amaitu zuen, bizikleta zatia bereziki gogorra egin zitzaion zirkuito polit batean. Lastima bakarra, Mugarrako beste inor ez egotea – gaineratu zuen.

Mugarrako jendea, asko gainera (17 lagun), Lekeiton ibili zen bertan ospatutako triatloiaren XXVI. edizioan. Bertan izan ziren: Aila Garro (CDF), Paur Bereziartua (JNM ), Nerea Fernandez (JNF), Unai Villagrasa (CDM), Maider Fernandez (CDF), Telmon Barrutia (CDM), Oier Bedialauneta (CDM), Aitor Iraurgi (CDM), Josu Kortabarria (V1M),  Eneko Gonzalez (CDM), Mikel Gonzalez (CDM), Eneko Letamendia (CDM), Ignacio Iraurgi (V2M), Aner Gerrikagoitia (CDM), Jose Manual Gonzalez (V1M), Celes Fernandez (V2M) eta Uxue Letamendia (JNF).

Paul Bereziartua eta Unai Villagrasak bigarren postua lortu zuten euren adin tartean eta Aiala Garrok hirugarrena.

Hemen Emi Letamendiak ateratako zenbait argazki

Hemen Festak.com gunetik ateratako zenbait argazki

Beste batzuk, bizikletak hartu eta Irati Xtrem proba egin zuten. Susana Etxebarriak esanda:

Benetan gogorra Irati extremen aurtengo edizioa, Ea 7 ordu euripean…Otsagabia bakarrik euki dogu eguzkia. Eskerrik asko Jon Etxebarria Arizmendi eta Pablo Erleaga zuen animoengatik!

 

Susana eta Pablo 2018. Irati Xtrem-en

Artxiboa