Category Archives: Orokorra

2018. Triatloi federazio lizentziak

Category : Orokorra

Euskadiko triatloi federazioa[EU]

2018. lizentziak eskuratzeko sasoian gaude. Dokumentazioa egoitzaren postontzian utzi nahi baduzue, egunotan jasoko ditugu:

  • abenduraren 29an
  • urtarrilaren 5ean
  • urtarrilaren 19an
  • otsailaren 2an.

Posta elektronikoz bidali nahi baduzue, helbide honetara bidali: wildseat007@hotmail.com (Txema Chavez ) kontuan hartu dokumentuak eskaneatu behar direla, ez duela balio dokumentuari ateratako argazki batek.

Federaziotik eskatzen den dokumentazioa hau da:

  1. LIZENTZIA LEHEN ALDIZ ESKATZEN DENEAN BAKARRIK:
    • NAN fotokopia
    • Karnet neurriko argazki bat
  2. Federazioaren lizentzia eskera-dokumentua beteta eta sinatuta. Lotura honeta lortu daiteke dokumentua.
  3. Indarrean dagoen mediku-azterketa (reconocimiento médico). 2016 abenduaren 1a ondoren egindakoa behar du indarrean egoteko. Ziurtagiria estankoan erosi daiteke edo eredu hau ere erabili daiteke.
  4. Ordainketaren agiria.
    • Kontu zenbakia: (LA CAIXA) ES92 2100.1780.14.0100623850
    • Kontzeptua: Lizentzia + Izen-abizenak
    • Zenbatekoa:
      • Kadeteak (15-17 urte) 67€ (52€ lizentzia + 15€ bazkidetza)
      • Juniorrak (18-19 urte) 82€ (67€ lizentzia + 15€ bazkidetza)
      • Beterano, absoluto eta 23. azpikoak: 92€ (77€ lizentzia + 15€ bazkidetza)
  5. Adin txikikoen gurasoek baimen dokumentua ere bete beharko dute. Lotura honetan lortu daiteke.

Oharra: Lizentzia eskaera dokumentoa betetzerakoan, bi atal “nahasgarri” ageri dira.

  • Lehendabizikoa “Estatuaren balioztatzea edo homologazioa duen lizentzia autonomikoa” lelopean ageri dena. Hemen ‘X’ bat jarri behar da.
  • Bigarrena, “ARBITRAJE-SISTEMARI UKO EGITEA, GATAZKAK JUDIZIOZ KANPO EBAZTEKO” lelopean datorrena. Hemen, ‘EZ’ jarri.

[ES]

Ya empezamos con la gestión de licencias federativas para el año 2017. Podéis dejar la documentación necesaria en el buzón del club; las recogidas se harán los días:

  • 29 de diciembre
  • 5 de enero
  • 19 de enero
  • 2 de febrero

Si preferís mandarnos un correo el ectrónico, hacedlo a la dirección wildseat007@hotmail.com (Txema Chavez ). Debéis escanear la documentación, no vale con sacar una foto.

Esta es la documentación que debéis aportar:

  1. SI ES LA PRIMERA VEZ QUE SE SACA LICENCIA:
    • Fotocopia DNI
    • Foto tamaño carnet.
  2. Impreso de la federación rellenado y firmado. Podéis obtener el mismo en esta dirección.
  3. Reconocimiento médico en vigor. Se considera “en vigor” aquel reconocimiento realizado posteriormente del 1/12/2016. El documento de certificado se puede comprar en el estanco ó se puede utilizar el siguiente modelo.
  4. Justificante de pago.
    • El número de cuenta:(LA CAIXA) ES92 2100.1780.14.0100623850
    • Concepto: Licencia + Nombre y apellidos
    • Cantidad a ingresar:
      • Cadetes (15-17 años): 67€ (57€ licencia + 15€ socio)
      • Juniors (18-19 años): 82€ (67€ licencia + 15€ socio)
      • Veteranos, absolutos y sub23: 92€ (77€ licencia + 15€ socio)
  5. Los menores de edad deberán adjuntar el documento de autorización. Aquí podéis descargar el documento.

Nota: Al complimetar el formularion de solicitud de la licencia, aparecen dos apartados confusos.

  • El primero de ellos, bajo el epígrafe “La licencia autonómica con validación u homologación estatal”, escribid una ‘X’.
  • El segundo, que aparece como “RENUNCIA AL SISTEMA ARBITRAL PARA LA RESOLUCIÓN EXTRAJUDICIAL DE CONFLICTOS”, responded con un ‘NO’.

II. Emakumeen lasterketa

Category : Orokorra

Azaroaren 25an ospatuko da II. Emakumeen Lasterketa, Durangoko Ezkurdi  Plazan.

I. Emakumeen Lasterketa – Durango

Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna izanik, ezabatu beharra dagoen jarrera hori salatuz, gure kaleak morez jantzi nahi ditu antolakuntzak.

Bi lasterketa egingo dira, bata 16:45tan 1600 metrotakoa, eskolako neska-mutil eta lasterketaren xedearekin bat egin nahi duen ororentzat, gizon zein emakume. Lasterketa nagusia berriz, 17:00tan burutuko da eta 5 kilometrotako luzeera izango du.  Lasterketa nagusian emakumeek bakarrik hartuko dute parte eta maila absoluto, beterano, junior eta jubeniletan sariak izango dira.

Izen emateak:

Lasterketa laburra (1600m):

Azaroaren 20tik 24ra Andragunean edo egunean bertan 15:30tatik aurrera lasterketa hasi baino 30 minutu lehenagorarte. Euro baten truke “EMAKUMEENGANAKO INDARKERIARIK EZ” pegatina jasoko du partaide bakoitzak.

Lasterketa nagusia (5km):
  • Izen ematea, www.kirolprobak.com webgunean 2017/11/24 baino lehen edo ANDRAGUNEAN azaroaren 21etik 23ra arte: 10€
  • Egunean bertan: 12€

Lasterketa nagusian izena emandakoak kamiseta bat jasoko dute dortsalarekin batera.


Iñigo Lariz ezkondu zaigu

Tags :

Category : Orokorra

Larunbatean ospatu zuten Iñigo Lariz eta Jasonek euren ezkontza Belaustegin.

Gure triatloi eskolan ain lan bikaina egiten duen Iñigo zoriontzeko opari txiki bat prestatu genuen. Oparia emateko, berarekin hainbeste ordu eman dituzten neska-mutilak baino aproposago inor.

Iñigori ezkontza oparia ematen.

Aboiz jatetxera gonbidapenarekin batera, honako hau:

Mugarra Talde eta Eskolako kide guztien partez, ESKERRIK ASKO orain arte egindako lan guztiarengatik. Balio beza opari honek zuen ezkontza egunari kolore “urdin” apur bat jarzeko.


Lekeitio eta Aguilar de Campoon

Aurreko asteburuan ospatu zen gure taldean “klasiko” bat bihurtu den Sprint luzeerako triatloi bat: Lekeitiok XXV. Triatloia. Arrakastaren lekuko, bertaratu ziren Mugarrakide kopurua: 18 lagun!

Neskak txapeldun Lekeition. Argaazkia: Festak.com

Emakumezkoen maila beteranoan (V1F)

  • Jone Aizpurua

Gizonezko maila beteranoan (V1M):

  • Gorka Garitaonandia
  • Jose Manuel Gonzalez
  • Manuel Amador Gonzalez

Gizonezko maila beteranoan (V2M):

  • Celes Fernandez

Gizonezko maila absolutoan: (ABM)

  • Jon Mateos

Gizonezkoen kadete mailan (CDM)

  • Bittor Altube
  • Telmo Barrutia
  • Oier Bedilauneta
  • Gorka Pagonabarraga
  • Unai Villagrasa
  • Aitro Iraurgi
  • Eneko Letamendia
  • Aner Gerrikagoitia

Emakumezko kadete mailan (CDF):

  • Irea Gallastegi
  • Aiala Garro

23 urtez azpiko emakumezkoen kategorian (SUB23F)

  • Irene Loizate

Australiarrek goitik gora menperatu duten frogan, lehen postua lortu du Irene Loizatek 23 urtez azpiko mailan eta taldekako lanean, gure neskak txapeldun izan dira.

Hemen Lekeition ateratako hainbat argazki

Bestalde, Lekeitiotik apartetxo, Palencia aldean, Paul Bereziartuak bereak eta bi egin zituen Aguilar de Campoon ospatutako Espainiako Triatloi Kros Txapelketan: Txapeldun gisa bueltatu zen gure Paul!!

Paul txapeldun Aguilarreko Espainiako Triatloi Kros Txapelketan. Argazkia: Txela Bereziartua.

Hainbat lekutan agertu da berria:

Zorionik beroenak Paul!


Oñatiko XXVI. Duatloia

Martxoaren 12an ospatu zen luzeera laburreko Oñatiko XXVI Duatloia (Gipuzkoa eta Euskadiko Txapelketa) . Euripean jo eta ke izan genituen Mugarrakide parea:  Jose Ángel Domingo eta Juan Bediaga.

Hemen dituzue sailkapenak. Eta barre apur bat egin nahi baduzue, hemen Joseba Plagaroren kronika.

Zorionak bikote!


Artxiboa