Category Archives: Orokorra

Eskerrik asko danori!!

Category : Orokorra

Aupa Ekipo!!

Hemen nago lasterketaren zain. Eguraldi aurreikuspen guztietan euria eta hotza eman dute domekarako. Niri ez jata hori txarto etorten, baina jeitsierak arriskutsuagoak izango dira, beraz kontuz ibili beharko gara. Aurrekoan azaldu nizuen zelakoa zen bizikleta ibilbidea, benetan polita, baina baditu jeitsiera pare bat oso-oso arinak eta euriarekin kontuz ibili beharko gara.

Bi egun falta dira. Gaur bizarra kendu, bizikleta puntuan jarri eta batzarrera joango naz. Batzar horietan azalduko dute nola egin behar den dena lasterketa egunean. Hainbat hizkuntzatan egiten dute baina euskaraz eta erdaraz ez!! beraz, inglesekora joan beharko naiz. Ia zeozer ulertzen dodan.

Bihar nire suporterrak datoz. Petxada ederra hartuko dute. Eurei eskerrak ematzen nahi dizkiet, asko lagunduko didatelako. Eta baita hortik animoak bidaltzen dizkidazuen guztioi. Baita entrenatzen lagundu dizazuen guztioi eta nola ez, baita ere, goienkalen birratxo batzuk hartzen deshidratazioari aurre egiten lagundu didazuen guztioi!! Brazada bakoitzean, pedalkada bakoitzean eta pausu bakoitzean zuen indarrak nabarituko ditut.

Eskerrik asko!!

Un poquito de por favor

Category : Orokorra

Aupa ekipo,

Azken egunotako polemikari amaiera jartzeko asmotan idazten dot. Alde batetik ezer onik ez dakarrelako eta bestetik girue gaiztotu egiten dalako.

Nire iritziz, danok dekozue arrazoi puntu bat. Alde batetik, animetan dogunien ez dogu ezer bueltan espero behar, bertan egoten gara gure doguleko eta gustetan jakulako. Egixe da halan da be, korritzen goazenien ez dala ezer kostetan besterik ez bada, bekainagaz keinutxo bat egitea bide ertzean daudenei. Dana dala, batzuten ez gara konturatzen noz diren ezagunak animetan dabienak eta noz ez. Bakoitzak jakingo dau zelan konpetitzen dauen (a kara perro, en plan patxanga, lagunek eitten,…) eta zelan animetan dauen (txilizoak eginez, txaloak eginez, lehenengoei bakarrik, lehenetik azkeneraino,…) danak dira zilegizkoak. Beraz, bakoitzak jakingo dau zein dan bere estiloa. Beraz, gora bihotzak ta animoak danori!

Nik oferta bat egingo dotsuet, wiskik esan daben moduen ondiño lekutxo bat dauka autokarabanan Zurich-era etorteko asteburu honetan, bada etortzen danari, keinu txikienean ere nire bihotz guztia eta esker on guztia emango diot. Ta gogoratu Natascha Badman-ek Mugarrakoentzako bota zigun sinaduran zer jartzen zuen:For Mugarra Triatloi Taldea, smile every day!

P.d.: Batzutan batzuk animatu guran botaten dabien “vengaaaa…” horrek ez du batere animetan. Normalean atzean goazenok jasotzen dugu venga mota hori ta badakit zertaz nabilen.

Ondo segi

Saludos desde Zurich

Category : Orokorra

Kaixo Ekipo,

Ikusten dozuenez heldu gara Zurichera. Egixe esan larunbat arratsaldean heldu ginen. Orain Patata errrioxar erara egiten dekuaz ta lerro batzuk idazteko aprobetxauko dot.

Atzo bizikleta ibilbidea egiten saiatu nintzen baina ez neban lortu, lehenengo 20 kilometroak laku inguruan dira baina gero ezkerrera hartu behar dan bidegurutzea ez neban topau. Gianera euria hasi zan eta txupa itzela hartu neban. Txela zure pepinoagaz ona ta dana emoten dot.

Gaur lakura sartu naz ta 25 minutu uger egin dodaz. Ure oso ondo dau ta sentsazio onekin ibili naz.

Kanpinean ez dago wifirik baina ordenagailuak etxeren bateko sarea detektetan dau ta ni berau aprobetxetan nabil.

Gure onduen tipo bat dau familiagaz,bi denda kanpainatan bera andrie, alaba ta semie. Holandarra da, ta atzo beragaz berbetan egon nintzen ta galdetu notsan ia zenbat Ironman egin dituen honezkero ta 25 bat egin dituela esan zidan. Txapeldun bat txo!!

Gero Valentziako tipo bat be badago kanpinean. Honen 6. Ironmana da, tipoa jatorra emoten dau ta bihar beragaz noie ia bizikleta ibilbidea topatzen dugun.

Bueno ekipo, jarraituko dot informetan…

(Patatak ensegida einde dauz eta…)

Saludos desde Luzerna

Category : Orokorra

Aupa Ekipo,

Berriro hemen. Suitzako kanpingetan wifi-a topau dot orain arte eta horregatik nabil txapie soltetan. Gainera hemen zeregin handiegirik ez da ta gainera gureko kañarik ez dau (hurrenguen toki ekarriko dot kopiloto moduen, nire aittek fregaue eitten baino ez daki…).

Gaur Bernan esnatu gara. Kampinean neoprenoa jantzi errekara salto egin ta pistinetararte uger eitten. 2 km 7 minututan, brazara gainera, munduko errekorra!! Ez, ez pentsau makina bat naizenik korrontiek zerikusia euki dau eta!! Gero dohainik eta erreka onduen euezan piztineta  1550 metro egin dodaz (50 metroko piztinan). Ondoren zapatilak jantzi ta 35 minutu erreka ondotik arineketan, lasai eta gustora.

Gero Thun herrian osteratxo bat  eman, Gero teleferiko bat hartu eta Heidin bile ibili gara eta egune amaitzeko Luzernatik osteratxoa helatua eta birra bat hartu ta kanpinera. Eta zuei txapa eman, je je.

Bihar Zurich-era goaz. Kanpamentu basea jarri ta ibilbideak ikustera. Kontauko dotsuet…

Artxiboa