MUGARRA TRIATLOI taldea durangaldeko 80 bat kirolarik osatzen dugun proiektua da. 2004an sortua, urteetan kirol ezberdinetan bakarka murgilduta aritu izan diren kirolariak batzea lortu du.
Hiru espezialitate ezberdin batzen dituen jarduera honek (IGERIKETA, TXIRRINDULARITZA eta OINEZKO LASTERKETA), kirolari asko batu ditu azkeneko urte hauetan gure bailaran. Orain urte gutxi arte ezezaguna bazen ere, geroz eta ezagunagoa bihurtu da, eta adin ezberdinetako jendea batzen duen kirol ekintza ERAKARGARRIA bihurtu da.
Euskal Herrian bakarrik 30 lasterketatik gora antolatzen dira. TRIATLOIA eta DUATLOIAk osatzen dute nagusiki gure jarduna. Triatloiak aipatutako kirolak batzen ditu emandako ordenean eta neurri ezberdinetan: lasterketa laburra, olinpikoa, luzea eta ezagunena dena Ironman-a; bertan 3,8 kilometro igerian, 180 bizikletan eta 42,125 kilometrotako maratoia egiten dira.
Duatloian berriz, Korrika-Bizikleta-Korrika bi espezialitateak orden honetan nahastu eta modu bizi eta erakargarrian osatzen dira. Talde honetako partaideok, triatloia eta duatloia egiteaz gain, bestelako lasterketa eta probatan parte hartzen dugu, negu zein udako denboraldian:
- Oinezko lasterketak, maratoiak eta maratoi erdiak (bide zein mendian).
- Martxa zikloturistak (Euskal Herrian zein estatu mailan ezagunak
diren Quebranta–Huesos , Larra-Larrau, Bahamontes,Loroño,
Bilbao-Bilbao, …). - Iraupen eskiko proba herrikoiak (Marxa Beret).
- Acuatlon (korrika eta igeriketa).
- Mountain Bike probak.
- Igeriketan egindako zeharkaldiak.
Azken urteetan gure presentzia areagotu egin da bailaran eta Euskal Herri mailan, euskadiko zirkuitoaren barruan puntuagarria den duatloia antolatzen dugulako eta duatloi herrikoiak antolatu izan ditugulako.