Euskadiko selekzioak deituta, Aiala Garro, Irea Gallastegi, Paul Bereziartua eta Irene Loizate izan genituen Almansan. Aiala, Irea eta Paul kadete mailan aritu ziren eta Irene 23 urtez azpiko mailan.
Inguruko komunikabidetan ere eman dute gure kirolarien berri:
Aurreko asteburuan ospatu zen gure taldean “klasiko” bat bihurtu den Sprint luzeerako triatloi bat: Lekeitiok XXV. Triatloia. Arrakastaren lekuko, bertaratu ziren Mugarrakide kopurua: 18 lagun!
Emakumezkoen maila beteranoan (V1F)
Jone Aizpurua
Gizonezko maila beteranoan (V1M):
Gorka Garitaonandia
Jose Manuel Gonzalez
Manuel Amador Gonzalez
Gizonezko maila beteranoan (V2M):
Celes Fernandez
Gizonezko maila absolutoan: (ABM)
Jon Mateos
Gizonezkoen kadete mailan (CDM)
Bittor Altube
Telmo Barrutia
Oier Bedilauneta
Gorka Pagonabarraga
Unai Villagrasa
Aitro Iraurgi
Eneko Letamendia
Aner Gerrikagoitia
Emakumezko kadete mailan (CDF):
Irea Gallastegi
Aiala Garro
23 urtez azpiko emakumezkoen kategorian (SUB23F)
Irene Loizate
Australiarrek goitik gora menperatu duten frogan, lehen postua lortu du Irene Loizatek 23 urtez azpiko mailan eta taldekako lanean, gure neskak txapeldun izan dira.
Bestalde, Lekeitiotik apartetxo, Palencia aldean, Paul Bereziartuak bereak eta bi egin zituen Aguilar de Campoon ospatutako Espainiako Triatloi Kros Txapelketan: Txapeldun gisa bueltatu zen gure Paul!!
Iñigo Iraurgi berriz Venezian izan zen Challenge Venicen, Ironman luzeerako lasterketan. Oraingoz argazki bat besterik ez badugu ere, laster izango dugu Iñigok berak idatzitako kronika.
Ekainaren 3an ere, oraingoan Nafarroan, Allozen, Aritzalekuko XV. triatloia ospatu zen. Ander Goñik luzeera olinpikoan aritu zen eta bere hitzetan, “nahikoa lanekin helmugaratu nintzen”.
Ekainaren 4an, igandean, Bereziartuatarrak eta Lide Azueta Pasai Donibaneko IV Sprint Triatloian izan ziren. Txelak esanda, leku ederra, oso ondo antolatutako karrera, eta Jaizkibel igoera gogorra. Lide eta Txelak lehen postuak lortu zituzten euren kategorietan. Paulek bigarrena eta sailkapen orokorrean, top 15ean.
Ekainaren lehen asteburu honetan Mugarrakideok hainbat lekutan izan gara lanean: Azkoitia, Pasaia, Aritzaleku eta Mimizanen. Oraingo honetan, Mimizanen bere lehen triatloi olinpikoa egin duen Matxalen Munitxak egin digu kronika.
Pasadan asteburuan Mimizanen egon ginen mugarrako hainbat taldekide, lagunak eta familiartekoak bertako proba anitzetan parte hartzeko asmoarekin. Ostiralean atera ginen bazkal ostean eta gauerako guztiok triatloia antolatzen den kanpinean geunden bertan asteburua pasatzeko asmoz.
Lehen proba larunbata goizean izan zen, gure txikienek parte hartu zuten bertan. Euria eta tximisten ondorioz igeriketa kentzea erabaki zen eta beraz duatloia egin zuten, oso ondo moldatu ziren eta gainera taldekide batek 2.postua lortu zuen. Ondoren taldekako sprint distantzaiko proba zen eta mugarrako bi talde aritu ziren. Euripean baina gogotsu ekin zioten eta baita ederto amaitu ere. Eguna amaitzeko barbakoa eder bat prestatu ziguten taldeko batzuk, oilaskoa, saiheskia, txistorra… oso ona dena!
Hurrengo egunean goiz hasi ziren gaztetxoak decouverte distantziarekin eta baita erreleboak ere taldekide bakoitzak sprint distantziako disziplina bat burutu behar zuelarik. Bi probetan izan genituen Mugarrako partehatzaileak. Ondoren banakako sprint distantzia izan zen goiza bukatzeko. Eguerdian azken proba hasi zen, distantzia olinpikoa. Nire lehen aldia zen baina taldekideen animo eta laguntzarekin indartsu eta gustora burutu nuen proba. Beste taldekideek ere ezin hobeto aritu ziren, eta gure Jonek lehen postua lortu zuen veterano 1 kategorian, zorionak guztioi!
Amaitzeko triatloian abiatzen ari den edozeini gomendatuko nioke Mimizaneko asteburua, batez ere taldekako sprint-a (ni eta beste asko horrela hasi ginen), beste taldekide batzuekin batera proba egin ahal izateak segurtasuna ematen du eta oso giro polita sorten da. Animatu!
You must be logged in to post a comment.