Larunbatean Mutrikun, eta igandean, maiatzaren 26an, Gorlizen. Ez bat eta ez bi, hamahiru Mugarrakide izan genituen bertan lanean.
Kadete mailan: Paul Bereziartua, Gorka Pagonabarraga, Unai Villagrasa, Aitor Iraurgi, Telmo Barrutia, Eneko Letamendia, Aner Gerrikagoitia, Aiala Garro eta Irea Gallastegi.
Juniorretan: Lide Azueta
Absolutoan: Igor Acedo.
Beteranotan: Jone Aizpurua, Txela Breziartua
Gustoa ematen du hainbeste taldekide ikusteak!
Eta oraingoan ere ez ginen esku-hutsik bueltatu Gorlizetik. Larubatean Mutrikun bezala, Lide eta Paulek euren kategorietan lehen postua lortu zuten. Jone Aizpuruak bigarren postua eskuratu zuen V1F kategorian. Gizonezkoen maila orokorrean, Paul Bereziartuak bederatzigaren postua lortu zuen. Aipatzekoa ere, gizonezkoen taldekako sailkapenean, bigarren postua lortu izana, ANB Urdaitri taldearen atzetik!
Maiatzaren azken asteburuan ospatutako sprint luzeerako triatloia Mutrikun. Hiru mugarrakide bertan: Bereziartua aita-semeak eta Lide Azueta.
Txelaren hitzetan, karrera oso polita izan omen zan, bizikletan Kalbaixorako igoera gogorra eta hirurak ere garaikurra eskutan etxeratu ziren: bakoitzari dagokion kategorian lehen postua eskuratuta eta Paul, sailkapen orokorrean bederatzigarrena.
Maiatzaren 20an ospatu zen aurten zazpigarren edizioa duen Bilboko Triatloia. Distantzia bi, olinpikoa eta “half” moduan ezagutzen den Ironman erdia. Denak ere, Bilboko Areatza inguruan burutu ziren; ugerrean Bilboko Itsasadarrean, transizioak Areatzako kaian eta lasterrean ere itsasadarraren bi aldetatik osatutako zirkuito batean.
Eta eguna nola joan zen kontatzeko, Half distantzian aritu zen Elena Asenjoren hitzak eskainiko dizkizuegu jarraian.
Bilboko triatloia gero eta indar gehiago hartzen ari da. Aurten inskripzio kopuruan ikusi da: 551 olinpikorako eta 631 Half (Ironman erdia) distantziarako. Mugarrako kideen artean aintzat hartzen den karrera bat dela uste dut; proba baino lehen, elkarri galdezka ibiltzen gara -zer? aurten Bilbora? oso ondo dago, asko gustatu zitzaidan, apunta zaitez…-. Aurtengoan hainbat Mugarrakide izan gara Bilboko Triatloian: 6 kide olinpikoan (Borja Gallastegui, Manolo Gonzalez, Josu Kortabarria, Jon Mateos, Antton Sagarminaga eta Javier Salinas) eta 9 distantzia erdian (Iñigo Iraurgi, Txema Chavez, Luis Bilbao, Pablo Erleaga, Aitor Olivares, Txomin, Mikel de Miguel, Iskandar Alberdi eta Elena Asenjo). Kuadrilla itzela! eta ezin ahaztu ere lagun ditugun Remen eta Oihana.
Lesioak direla eta, ilusioak zapuztuta etxean geratu behar izan dira batzuk. Beste batzuk (Manolo, Aitor Olivares, Pablo eta Iskandar), arrazoi ezberdinak medio ezin izan zuten proba amaitu. Lagun guzti hauentzat: animo!, datorren urtean ere Nerbioi ibaia hor egongo da, zuen zain!.
Karrerari dagokionez… -la ría” buah!!- sartu baino lehen betiko mamuak… zikina? usaina? kolorea? baina tira; erreparoak alde batean utzi eta aurrera. Epaileek aurretik esan (eta bete-betean asmatu bezala), ura oso hotza zegoen. Horrelakoetan, proba hasi baino 3-4 minutu lehenago astiro sartzen naiz eta arnasa ahal den eta geldoen hartzen saiatzen naiz, gorputza hotzera egokitu dadin.
Halako patean “piiiiiiiii” entzutean, probari hasiera eman eta abiatu naiz igerian. Oso lasai eta ondo sentitu nintzen, jendeak erreka gainetik ikusten zaitu, batzuk txaloka… denei mila esker!. Korrontea baliatuz, esku, ezpain eta hankak berotzen hasi direnen, neskak baino 5 minutu beranduago atera diren mutilak hasi zaizkit ezkerraldetik pasatzen… ikusgarria dakarten abiadura (esa es otra liga). Ni neurera.
Igerialdia amaituta, bizikleta hartu eta haize pittin bat izan bagenuen ere, ibilbidea eta egun zoragarriak izan genituen. Boxetatik irteeran oso urduri: kirolari mordoa boxetan pilatuta, mutilak jan egiten gaituzte. “El gallo” eta Biberoko igoera hasi baino lehen, ia kide guztiak ikusi nituen, benetan gustukoa dut kideak ikustea, uretatik irten direla jakitea eta bakoitza bere karrera egiten dabilela ikustea.
Eta bizikleta boxetan utzita… korrika!. Bilbon sortzen dan giroa oso atsegina da, ria bazterrera hurbiltzen diren lagun eta ezagun guztiak eskertu nahi nituzke bertan baina… ezin erritmoa erlaxatu; Irriabartxo bat eskaini eta aurrera egin behar. Aipagarria ere zirkuituari ematen zaizkion 3 bueltetan zenbat ikusle ezezagunek animatzen zaituzten.
Antolaketari dagokionez, bikaina. Bolondreski aritzen direnak zoriondu eta eskertu nahi nituzke, ordu asko ematen baitituzte gu zaintzen.
Eta karrera amaituta… pozik!, jota eta pozarren. Maite dudanarekin ospatu eta hurrengo helburuari begira atseden gozoa hartu.
Igerian Allozko urtegian 1.9km egin ondoren, bizikleta hartu eta 85kilometrotako ibilbidea osatuta, Iruñeara eldu ziren eta amaitzeko, 21 km distantzia osatu zuten ibilbide bati hiru buelta emanez.
Hiru Mugarrakide izan genituen bertan: Txela Bereziartua, Jone Aizpurua eta Gorka Garitaonandia. Izugarrizko emaitzak ekarri dituzte gure lagunek: Jonek lehen postua eskuratu du 40-45 urteko adin tartean eta Txelak bigarrena 50-54 adin tarteko taldean!
You must be logged in to post a comment.