Bermeo eta Debako triatloiak

Aurreko asteburuan ospatu ziren Bermeo eta Debako triatloiak.

Larunbatean, XI Bermeoko Campos Triatloia – Rafa Memoriala. Ion Ander Mitxelena, Jon Mateos eta Juan Bediaga izan genituen bertan.

Bermeon ateratako zenbait argazki eskuragarri hemen

Igandean, Debako triatloia ospatu zen, hau ere sprint luzeerakoa. Bertan, 14 Mugarrakide izan genituen leihan. Gorliz eta Debako triatloitik ateratzen da Espainiako autonomien txapelketan arituko den Euskadiko selekzioa. Deban aritutakoek aipatu zuten igeriko atala luzea egin zela eta bizikletan, Lasturreko igoera gogorra egin zela. Lasterreko azken zatian ordea, bertaratu zen jende piloaren txalo artean ibili omen ziren.

Debako hondartzan. Argazkia: Festak.com

Debatik ere ez ginen esku hutsik bueltatu: kadete mailan Paul Bereziartuak lehen postua eskuratu zuen, Juniorretan Lide Azuetak eskuratu zuen txapela eta beteranoen bigarren taldean, Txela Bereziartua izan genuen txapelduna!

Deban ateratako zenbait argazki eskuragarri hemen


III. Getariako Triatloia

Apirilaren 29an ospatu zen III. Getariako Triatloia, denboraldiko lehena. 14 taldekide izan genituen bertan, artean sprint luzerako lehen triatloia zuten hainbat kadete.

Jone lanean. Argazkia: Omar Ulacia

Bertaratutakoek aipatu zuten ura hotza bazegoen ere, giro ezin hobea izan zela bertan.

Egunean ateratako zenbait argazki eskuragarri hemen


Aizarnazabalgo II Duatloia

Distantzia luzeko Aizarnazabalgo II duatloia ospatu zen apirilaren 22an. Eguzkipean, 22 kilometrotako lasteraldiaren ondoren, 72 kilometrotako bizikleta ibilbidea burutu zuten, eta amaitzeko, 7 kilometroko lasteraldia.

Korrika, legar-bide batean egiten da,  Aiznarzabal eta Iraeta artean, gora eta behera egiten duen burdinbide berdetik. Bizikletan, Zarautzko triatloian bezala, Meagas igotzen da bi bider.

Hiru Mugarrakide izan ditugu bertan: Txema Chavez,  Aitor Olivares eta Jose Angel Domingo. Txemak aipatu duenez, oso ibilbide polita du probak, maldatsua eta haizeak jotzen duenean edo/eta hotza egiten duenean, asko gogortu daitekeena. Gogorrena, bizikletan Aizarnazabalera bi bider igo behar izan zuten 100 metrotako pareta. Finean, proba polita, gertukoa eta distantzia luzekoa izanik pilaketa gabe egin daitekeen proba.

Egunean ateratako zenbait argazki eskuragarri hemen


Bilboko II. Duatloi Txikia

Larunbatean ospatu zen Bilbloko II. Dualoi Txikia. Benjamin, alebin eta infantilak Uribitarte inguruan jardun ziren lanean. Nagusientzat ezeze, gaztetxoentzat ere hainbat proba antolatzen dira. 2017 urterako egutegia, Bizkaiko Kirol Federakunde Elkartearen webgunean aurkitu dezakezue.

Gure Triatloi Eskolako hainbat kide izan ziren bertan.

 


XXVI Eibarko Duatloia

Apirilaren 1ean ospatu zen sprint luzerako XXVI. Eibarko Duatloia. Honako Mugarrikide hauek izan genituen bertan:

  • Irea Gallastegui
  • Aitor Iraurgi
  • Eneko Letamendia
  • Unai Villagrasa
Irea. Eibarko XXVI Duatloia. Argazkia: Festak.com

Euria tarteka agertu zen proba honetan, Ireak kadete mailako 3. postua lortu zuen eta Eneko Letamendiak ere, gizonezkoetan, 3. postua lortu zuen.

Egunean ateratako zenbait argazki eskuragarri hemen


Artxiboa