Durangoko Herri Krosa 2017

Otsailaren 19an ospatu zen Durangon Abadiñoko Sekulebedarra Kirol Klubak antolatutako herri krosa.

Bi distantzia eskaini zitzaizkien kirolariei, 5 eta 10 Km.

Mugarrako gure kide hauek izan genituen bertan, 10 kilometrotako proban (hemen emaitza guztiak):

  • Aitor Olivares (36.51)
  • Pablo Erleaga (38.03)
  • Josu Kortabarria (38.53)
  • Gorka Garitaonandia (39.17)
  • Ibon Campo (41.33)
  • Javi Gallastegi (42.32)
  • Jose Manuel Gonzalez (50.03)
  • Jone Aizpurua (44.19)

Eta 5 kilometrotako proban, kadete bakarra (hemen emaitza guztiak):

  • Eneko Letamendia (23.25)

Hemen egunean bertan ateratako zenbait argazki:

https://www.facebook.com/media/set/?set=a.1870933753183562.1073741904.100008008668039&type=3

 

 


Gure “txikiak” jada “nagusien” probatan

Category : Lasterketak

Izenburu hau eman zion Emi Letamendiak Sopelako XII Duatloian ateratako argazkien bildumari. Izan ere, hainbat kadete hasi dira Sprint mailako duatloietan parte hartzen.

Lide Azueta eta Jaione Agirre Sopelako XII Duatloiean – Argazkia: Susana Etxebarria

Mugarra taldeko partaidekok izan genituen proban:

  • Lide Azueta JNF
  • Telmo Barrutia CDM
  • Paul Bereziartua CDM
  • Aitor Iraurgui CDM
  • Eneko Letamendia CDM
  • Unai Villagrasa CDM

Klasifikazioei dagokienez, Lide eta Paulek lehendabiziko postua lortu zuten euren kategorietan eta Duatloi Sprinetan hasi diren gure ausartek, Telmo, Eneko, Unai eta Aitorrek, hirugarren, laugarren, bostgarren eta seigarren postua lortu zuten hurrenez hurren.

Esandakoa, ongi etorri Telmo, Eneko, Unai eta Aitor!

Egunean bertan Emik ateratako hainbat argazki dituzue ikusgai hemen:

https://www.facebook.com/media/set/?set=a.1870858413191096.1073741903.100008008668039&type=3


Euskadiko duatloi eta triatloi zirkuituko sari banaketa 2016

Category : Orokorra

Pasa den urtarrilaren 29an, Euskal Herriko triatloi ta duatloi zirkuituko sari banaketa gala ospatu zuen Itziarren, Salegi jatetxean.

Bazkal ostean, sariak banatu ziren. Gure kirolarien artean hauek izan ziren sarituak:
Kadete mailako emakumezkoen duatloian, Irea Gallastegik lehen postua eskuratu zuen, eta bigarren postua, Nerea Fernandezek. Gizonezkoen kadete mailan, Paul Bereciartuak lortu zuen duatloiko bigarren saria.

Zorionak hiruroi!

Egilea: festak.com

Sarituen zerrenda hemen duzue: http://www.triatloi.org/campus/documentos/Documentos/circuito/premiados2016.pdf

Triatloi federazioak ere emandu galaren berri bere webgunean.

Eta azkenik, egunean bertan ateratako zenbait argazki:

https://www.facebook.com/media/set/?set=a.1211021755646374.1073741850.100002156823903&type=3


Bizkaiko Kross Txapelketa 2017

Urtarrilaren 15ean ospatu zen Abadiñoko Zelaieta auzoan Bizkaiko  Kross Txapelketa, atletismo federazioak eta Abadiñoko Sekulebedarra taldeak antolatuta.

Gureak, talde ezberdinetan aritu ziren; Durangaldea Running talde gisa: Lide Azueta, Irea Gallastegi, Gorka Pagonabarraga, Bittor Altube, Telmo Barrutia eta Roberto Corujo. Irene Loizate eta Gurutze Frades BM Bilbao taldearekin.

Durangaldea Running-en Facebook orritik jaso ditugu honako sailkapen hauek:

Junior Mailan, Lide Azueta, 13. postuan, taldeka urrezko domina lortu zuelarik. Gizonezko kadete mailan, Telmo Barrutiak 13. postua eskuratu zuen. Emakumezko jubenil kategorian, Irea Gallastegik jada oso lokazuta zegoen zirkuitoare meta 35. postuan gurutzatu zuen.  Mutil jubenilak talde mailan zilarrezko domina lortu zuten; Gorka Pagonabarraga 11. helmugaratu zen eta 32. lekuan Bittor Altube. Maila absolutoan, Roberto Corujo 43. postan sartu zen.

BM bilbaok egin duen kronikatik, hau jaso dugu: Gurutze Frades 6. postuan (29:34) helmugaratu zen emakumezkoen kategoria absolutoan eta Irene Loizatek lehen postua (29:40) lortu zuen promesas kategorian.

Emaitza guztiak, honako helbide honetan.

Hemen egunean jasotako argazki batzuk:

https://www.facebook.com/media/set/?set=a.1197805196968030.1073741848.100002156823903&type=3


Zornotzako Nazioarteko Krosa 2017

Gure gazteak Zornotzan izan dira nazioarteko krosean parte hartzen, Durangaldea Running-en lizentziarekin. Telmo Barrutia, Irea Gallastegui, Gorka Pagonabarraga, Lide Azueta eta Zuriñe De La Fuente izan ditugu bertan.

Nesketan, junior mailan, Durangaldea Running taldeko June Arbeo eta Araitz Villak lortu dituzte lehen bi postuak.

Durangaldea Running taldeak, honako kronika hau egin du:

JUNE ARBEO ETA ARAITZ VILLAREN ERAKUSTALDI BERRI BAT ZORNOTZAKO KROSEAN

Denboraldiko hirugarren krosa eta hirugarrenez Txapeldun eta azpitxapeldun izan dira Junior mailan.

Lasterketa ikusgarria gaur gure neskeentzat, Usansolo eta Laudioko krosetan lortu eta gero, gaur Zornotzako krosean berriro lortu dute, June Arbeo eta Araitz Villa, Txapeldun eta azpitxapeldun izan dira, junior mailan.

Hirukote bat osatu dute lasterketa hasieratik, Leire Lopez Gipuzkoako Txapeldunarekin batera, eta elkarrekin joan dira lasterketaren lehen zatia, itzuli haundia hasi eta berehala, June Arbeo jarri da lasterketa buru, erritmo altua ezarriz, hirukotea apurtuz, tartea irekiz eta helmugara bakar bakarrik iritsiz. Bigarren postuaren lehian 7 segunduegaitik, Araitz izan da azkarrera.

David Garcia “Txiki DG” nesken entrenatzailea pozik agertu lortutako emaitzarekin. «begiak Euskadiko txapelketan ditugu jarrita baina bitartean etorritako sariak ongi etorriak izango dira. Karga handiko lanak egin dituzte azken aldian eta pentsatzen genuen agian nekea nabarituko zela baino ikusi da ondo daudela, moral aldetik indar handia emango die lortutako emaitza».

Zorionak!!!

——————————–
DURANGALDEA RUNNINGeko EMAITZAK:

KADETE MUTILAK

19. Telmo Barrutia

JUBENIL NESKAK

43. Irea Gallastegui

JUBENIL MUTILAK

19. Gorka Pagonabarraga

23. Alexander Garitagoitia

JUNIOR NESKAK

1goa June Arbeo

2. Araitz Villa

14. Uxue Barrutia

21. Lide Azueta

JUNIOR MUTILAK

16. Amine Haissouf

ABSOLUTO MUTILAK

27. Txomin Marañon

Hemen egunean bertan ateratako zenbait argazki.

https://www.facebook.com/media/set/?set=a.1849317585345179.1073741899.100008008668039&type=3

 


Artxiboa