Bizkaiko duatloi eta triatloi zirkuituko sari banaketa 2016

Abenduaren 11an, Lur Gatika jatetxean, Bizkaiko triatloi zirkuituko sari banaketa ospatu zen. Bazkaria eta gero, Euskadiko Triatloi Federazioko lehendakariak sariak banatu zituen.

Gure kideen artean hauek izan ziren sarituak:

  • Irene Loizate: triatloi absoluto kategorian 1. eta 23 urtez azpiko kategoiran 1.
  • Irea Gallastegui: Duatloi eta triatloian, 1. kadete mailan.
  • Nerea Fernadez: Duatloi eta trialoian, 2. kadete mailan.
  • Paul Bereziartua: Duatloian 3. kadete mailan.

Zorionak neska-mutilak!

Hemen egunean bertan ateratako argazki batzuk:

https://www.facebook.com/media/set/?set=a.1162503340498216.1073741847.100002156823903&type=3

 


2016. Joseba Jaka Lasterketa

Category : Lasterketak

Durangoko Azokarekin batera ospatzen den lasterketa dugu hau; Joseba Jakaren omenez, txiki eta nagusientzat antolatutako lasterketa herrikoia.

Taldeko hainbat kidek hartu dute parte lasterketan: Paul Bereziartua, Gorka Pagonabarraga,  Eneko Goñi, Alberto Villagrasa, Telmo Barrutia, Iker Villanueva, Eneko Letamendia, Aitor Iraurgi, Irea Gallastegi eta Irene Loizate.

Sailkapenei dagokienez, Irene Loizate senior kategorian lehen postuan helmugaratu zen eta beste hainbeste egin zuen Ireak junior kategorian. Hemen gure txapeldunak:

Hemen Uxue Letamendiak egunean bertan ateratako hainbat argazki:

https://www.facebook.com/media/set/?set=a.1832426537034284.1073741896.100008008668039&type=3


2017. Triatloi federazio lizentziak

Category : Orokorra

Euskadiko triatloi federazioa[EU]

2017. lizentziak eskuratzeko sasoian gaude. Dokumentazioa egoitzaren postontzian utzi nahi baduzue, egunok dituzue: abenduaren 23a, urtarrilaren 6a eta 20a. Posta elektronikoz bidali nahi baduzue, kontuan hartu dokumentuak eskaneatu behar direla, ez duela balio dokumentuari ateratako argazki batek.

Federaziotik eskatzen den dokumentazioa hau da:

  1. LIZENTZIA LEHEN ALDIZ ESKATZEN DENEAN BAKARRIK:
    • NAN fotokopia
    • Karnet neurriko argazki bat
  2. Federazioaren lizentzia eskera-dokumentua beteta eta sinatuta. Lotura honeta lortu daiteke dokumentua.
  3. Indarrean dagoen mediku-azterketa (reconocimiento médico). 2016 abenduaren 1a ondoren egindakoa behar du indarrean egoteko. Ziurtagiria estankoan erosi daiteke edo eredu hau ere erabili daiteke.
  4. Ordainketaren agiria.
    • Kontu zenbakia: (LA CAIXA) ES92 2100.1780.14.0100623850
    • Kontzeptua: Lizentzia + Izen-abizenak
    • Zenbatekoa:
      • Kadeteak (15-17 urte) 65€ (50€ lizentzia + 15€ bazkidetza)
      • Juniorrak (18-19 urte) 80€ (65€ lizentzia + 15€ bazkidetza)
      • Beterano, absoluto eta 23. azpikoak: 90€ (75€ lizentzia + 15€ bazkidetza)
  5. Adingabekoen gurasoek baimen dokumentua ere bete beharko dute. Lotura honetan lortu daiteke.

Oharra: Lizentzia eskaera dokumentoa betetzerakoan, bi atal “nahasgarri” ageri dira.

  • Lehendabizikoa “Estatuaren balioztatzea edo homologazioa duen lizentzia autonomikoa” lelopean ageri dena. Hemen ‘X’ bat jarri behar da.
  • Bigarrena, “ARBITRAJE-SISTEMARI UKO EGITEA, GATAZKAK JUDIZIOZ KANPO EBAZTEKO” lelopean datorrena. Hemen, ‘EZ’ jarri.

[ES]

Ya empezamos con la gestión de licencias federativas para el año 2017. Podéis dejar la documentación necesaria en el buzón del club los días 23 de diciembre, 6 y 20 de enero. Si preferís mandarnos un correo electrónico, debéis escanear la documentación, no vale con sacar una foto.

Esta es la documentación que debéis aportar:

  1. SI ES LA PRIMERA VEZ QUE SE SACA LICENCIA:
    • Fotocopia DNI
    • Foto tamaño carnet.
  2. Impreso de la federación rellenado y firmado. Podéis obtener el mismo en esta dirección.
  3. Reconocimiento médico en vigor. Se considera “en vigor” aquel reconocimiento realizado posteriormente del 1/12/2016. El documento de certificado se puede comprar en el estanco ó se puede utilizar el siguiente modelo.
  4. Justificante de pago.
    • El número de cuenta:(LA CAIXA) ES92 2100.1780.14.0100623850
    • Concepto: Licencia + Nombre y apellidos
    • Cantidad a ingresar:
      • Cadetes (15-17 años): 65€ (50€ licencia + 15€ socio)
      • Juniors (18-19 años): 80€ (65€ licencia + 15€ socio)
      • Veteranos, absolutos y sub23: 90€ (75€ licencia + 15€ socio)
  5. Los menores de edad deberán adjuntar el documento de autorización. Aquí podéis descargar el documento.

Nota: Al complimetar el formularion de solicitud de la licencia, aparecen dos apartados confusos.

  • El primero de ellos, bajo el epígrafe “La licencia autonómica con validación u homologación estatal”, escribid una ‘X’.
  • El segundo, que aparece como “RENUNCIA AL SISTEMA ARBITRAL PARA LA RESOLUCIÓN EXTRAJUDICIAL DE CONFLICTOS”, responded con un ‘NO’.

Usansoloko Duatloi Krosa

Category : Lasterketak

Euskal Herriko mendi duatloi zirkuitoko lasterketa burutu zen Usuansolon azaroaren 6an. Bertan izan genituen gure taldekide diren Josu Korrabarriak, Gorka Pagonabarraga, Lide Azueta,eta Paul Bereziartua.

Bertaratutakoak esan zuten denbora txarrarekin lupetza erruz izan zutela baina giro eta antolakuntza ezin hobeak izan zirela. Lidek istripua izan bazuen ere, badirudi ez duela aparteko larritasunik. Animo Lide!

Hemen egunean ateratako argazki batzuk:


XI. Duatloi Herrikoia – Kronika

Giro apartan ospatu genuen atzokoan Durangoko XI. Duatloi Herrikoia. Aurreko urte parean ez bezala, eguraldia lagun izan genuen.

Goizean, duatloia prestatzera batutakoak Gurutze Frades gogoan izan genuen: bezperan Hawaii-en ospatu zen munduko Ironman txapelketan hainbat zailtasun izan zituen, eta denak gaindituta, helmugaratu ahal izan zuen.  Elorrioko institututik ere, bidali dizkigute Guru animatzeko hainbat argazki:

This slideshow requires JavaScript.

10:30tan, 8-14 urte bitarteko 60 neska-mutiko inguru abiatu ziren. Apur bat beranduago, 11tan, txikienen txanda izan zen, hauek bai atera zirela ziztu bizian! 8 urtez beherako 90 bat txiki, batzuk bere kasa eta beste batzuk nagusiren baten laguntzarekin. Azkenik, 12tan, nagusiak abiatu ziren, guztira 140 kirolari.

Egunean bertan Uxue Letamendiak ateratako hainbat argazki dituzue eskura facebooken

Saltsanek prestatutako otzararen zozketan, Peio Gonzalezi egokitutako 227 zenbakia suertatu zen saritua. On egin Peio!

Amaitzeko, eskerrak duatloia antolatzen lagundu duzuen Mugarra taldeko kide, guraso eta bolondres guztiei. Eskerrak baita ere, Saltsan, Tostadora, Folder, Irugai, Eroski, McDonalds eta Zarate & Elexperi, proban eskainitako laguntza eta sostenguarengatik.

 


Artxiboa