Udazken koloretan

Udako oporrak amaituta, martxa hartu eta berriz ere gure entrenamendu eta ohiko jarduerekin hasiak gara.

Gurutze Fradesek Konan jarria du bere helburura eta jada Hawaiin da, Gran Canarian Chalenge Mogan-en bigarren postua lortu ondoren.

Gurutze Frades, Chalenge Mogan - Gran Canaria
Gurutze Frades

Udazkenak oraindik eskaintzen du gure inguruan ospatzen diren duatloi eta triatloietan parte hartzeko aukera. Gaztetxoak Getxokoko Duatloi Txikian izan ditugu eta nagusienak berriz Llanesko Triatloi eta Donostian burutzen den Onditz Oroituz Triatloiean.

Hemen Emi Letamendiak Getxoko Duatloian ateratako zenbait argazki; lanean, Aidan eta Eneko.

« of 2 »

 

Asturiasen, LLanesko Triatloian, Pablo Erleaga – Turbo eta Luis Bilbao izan genituen. Pablok distantzia olinpikoan 32. postua lortu zuen, 9. bere kategorian (V1M), eta egindako denbora: 2:29:50. Luis Bilbaok aldiz, Half distantzian 52. postuan helmugaratu zen, 16. bere kategorian (V1M), eta erabilitako denbora: 5:41:42.

Ondoren LLanesen ateraratako zenbait argazki:

No Images found.

 

Donostian izan dugu Luis Mendarte, Onditz Oroituz Triatloian. 03:04:07 behar izan ditu Luisek distantzia olinpikoko (1.5 – 40 – 10) lasterketa burutzeko. V2M kategorian 38. postuan helmugaratu da Luis.

Eta amaitzeko, ez ahaztu: Urriaren 9an, Mugarra Triatloi Taldekook antolatuta, Durangoko XI. Duatloi Herrikoia.


Sestao, Arrigorriaga eta Muntsaraz

Triatloien sasoia amaitzen ari da baina oraindik ere badago non saiatu. Aurreko asteburuan Berasaluzek hartu zuen parte Sestaoko Triatloi Olinpikoan (1500 metro uger, 40 km bizikletan eta 10 km lasterrean. Bere kategorian 5. postuan helmugaratu zen gure taldekidea. Bejondeizula Berasa!

Hemen dituzue festak.com webgunetik ateratako zenbait argazki:

Triatloi Eskolako txikiak ere lanean izan genituen. Batetik, Arrigorriagako Triatloi Txikian, eta bestetik, Muntsaratzen (Abadiño), Duatloi Txikian.

 


Kurtso berriarekin, martxan gara

Category : Lasterketak

Oporrak amaituta edo amaitzear dauden honetan, gureak hasi dira hango eta hemengo probatan parte hartzen.

Irailean sartu garen honetan, gutako batzuk Bermeon ospatu den Salome Campos zeharkaldian izan dira eta beste batzuk Zumaiako sprint distantziako triatloian hartu dute parte. Hau gutxi balitz, Igandeko bizikleta irteerei ere eman diegu hasiera.

Bermeon, 5000 metrotako distantzian, Iskander, Txomin, Turbo eta Berasak hartu dute parte, eta 1500 metrotako distantzian, Elena eta Beñatek.

Hemen Susana Etxeberriak ateratako argazki batzuk:

Zumaiako proban bestalde, Aitor Olivares eta Luis Mendarte izan genituen lanean. Probako argazkirik ez dugu oraindik baina emaitzak bai.

Eta azkenik, kurtso honetako igandeko lehen bueltaren argazki bat (Elena argazkilaria izanik, parte hartu eta agertzen ez den bakarra da).

2016-2017 kurtsoko lehen bizikleta buelta.
2016-2017 kurtsoko lehen bizikleta buelta.

 


Espainiako Duatloi Kross Txapelketa 2016

Soriako Almazan herrian ospatu zen uztailaren 9an Espainiako Duatloi Kross Txapelketa. Duatloi mota honetan, errepideak alde batera utzi eta mendi bidetan barna aritzen dira kirolariak, kaminoko bizikleta beharrean, mendiko bizikleta erabiliz.

Paul Bereziartua izan genuen bertan, benetan lan txukuna burutuz. Kadete kategorian 8. postuan amaitu zuen proba 43:54 markarekin. Kadete mailan, korrika egiten den lehen atalean 3 km. osatu behar izan zituzten, bizikleta gainean 8 km. eta azken lasterraldia 1.5 kilometrotakoa.

Hemen egunean bertan ateratako zenbait argazki batzuk:

Eta baita Paul todaletxien jaisten agertzen dan bideo laburra ere

 


Vitoria Gasteizko Triatloia 2016

Category : Lasterketak

Uztailaren 10ean ospatu zen Vitoria-Gasteizko Triatloiaren X. edizioa, Full (Ironman osoa) eta Half (Ironman erdi) distantzietan. Ullibarri-Ganboa urtegi inguruan gauzatu ziren triatloiko igeri eta bizikleta atalak, eta amaiera, lasterketa, Gasteizen hasi eta amaitu zen, 10km zituen zirkuitu bati bi (Half distantzia) edo 4 (Ironman osoa) buelta emanez.

Bost taldekide izan genituen bertan: Elena Asenjo, Iskandar Alberdi eta Emi Letamendia Half distantzian eta Luis Mari Bereziartua Alberto San Antonekin batera Full distantzian. Aipatu digutenez, behe-laino itxia zela eta, probaren hasiera hiru ordu laurdenez atzeratu zen, Ullibarri-Ganboako urtegian ez baitzen boiarik ikusi ere egiten eta. Gizon eta emakume, denak batera atera ziren, 1000 kirolari inguru. Ba da urtegian belar guneren batekin topo egin zuenik ere.

Bizikleta hartuta, ziklista asko ibiltzen den Landa inguruko bideetan aurrera aritu ziren gure lagunak. Full eta Half distantzietako ibilbideak ezberdinak izanik, ez zuten elkarrekin topo egin baina pelotoiak osatzea debekatua dagoen arren (drafting esaten zaio inoren atzetik joateari), ziklista talde asko ikusi omen ziren, eta ondorioz, epaileek hainbat kirolari zigortu zuten, inoren atzetik joateagatik (drafting deritzona) edo inor aurreratzean, bidearen ezkerreko erraia erabiltzeagatik. Zigortutako kirolariak, minutu batzuk eman behar dituzte kieto-parau “penalty box” bezala ezagutzen diren gune berezietan.

Laster egiteko tenorean, beroa bihurtu zen protagonista. Goizean probaren hasiera atzeratu zenez, eguerdiko bero-sapapean osatu behar izan zituzten 21 edo 42 kilometroak. Antolakuntzak jan-edan eta freskatze gune asko eskaini bazituen ere, beroak bereak egin, eta gorriak ikusi zituzten gure kirolariek.

Batzuk errazago eta besteak majo sufrituta, denak ere “finisher” izan genituen, eta egunak pasatzeak ematen duen perspektibarekin, denak ere pozarren.

Mugarra Triatloi Taldearen partetik, ZORIONAK danori!


Artxiboa